Soraya Pereira
Soraya Pereira | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019 - 2022 - Inma Arias →
2015 - 2019
2015 - 2023 - Pablo Fernández → Hautetsia: 2015eko Espainiako udal hauteskundeak, 2019ko Espainiako udal hauteskundeak | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Soraya Pereira Freire | ||||||
Jaiotza | Galizia, 1974ko irailaren 17a (49 urte) | ||||||
Herrialdea | Galizia | ||||||
Bizilekua | Sestao | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Richar Vaquero | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea irakaskuntza | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | maisu/maistra eta politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Podemos Euskadi | ||||||
Soraya Pereira Freire (Galizia, 1974ko irailaren 17a -) bizkaitar maistra, politikari eta feminista da.
Sestaoko Udaleko zinegotzia (2015-2023) eta Udal Taldeko bozeramalea (2015-2022) izan zen, bi legegintzaldietan zehar
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pereira Galizian jaio zen eta hamabost egunekin Sestaora bizitzera etorri zen. Bere gurasoak etorkinak dira, Euskal Herrira etorri ziren gazteak zirenean.
Sestaoko CPI Antonio Trueba IPI eskola publikoan eta Albiz eskola publikoan ikasi zuen lehen hezkuntza. Sestaoko IES Ángela Figuera BHI institutu publikoan ikasi zuen bigarren hezkuntza.
Magisteritza diplomatura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).
Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Podemos alderdiko kide izan da hasieratik, 2014. urtearen ingurutik. Sestaoko udalerrian Podemos alderdiaren hasierako sorreran lagundu zuen, "Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao)" (BAD-SSP) hautesle-elkartea sortzen lagunduz, beste kide batzuekin batera, hala nola, Inma Arias, Richar Vaquero, Montserrat Roca, Isidoro Temprano edota Ángela Sevilla.
Gaur egun, Podemos alderdiaren kide da, eta Podemos Ahal Dugu Sestao alderdiaren kide.
2015eko udal hauteskundeetan Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao) hautesle-taldearen zerrendaburua izan zen eta Sestaoko Udaleko zinegotzi bihurtu zen.[1]
2019eko udal hauteskundeetan (Podemos-Ahal Dugu Sestao - IU - Equo Berdeak koalizio moduan), hauteskunde-zerrendetan zerrendaburu izan zen eta Sestaoko Udaleko zinegotzi bihurtu zen berriro ere.[2][3]
Elkarrekin Podemos Udal Taldearen burua eta bozeramalea izan zen Sestaoko Udalean bi legegintzaldietan zehar (2015-2019 eta 2019-2023).[4][5]
2023ko udal hauteskundeetan, Sestaoko zinegotzi hautagaia izan zen, Elkarrekin Sestao koalizioaren partez (Podemos, IU, Equo eta Alianza Verde). Ez zen zinegotzi atera.
Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sestaon bizi da. Richar Vaquero politikariarekin dago ezkonduta. Bi alaba ditu. Feminista da. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko legediaren defendatzaile sutsua ere bada, eta baita 'Soilik bai da bai' legearen defendatzailea ere, Irene Monterok bultzatutako legea.
Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauteskundeak | Hautagaitza | Barrutia | Postua | Emaitza | Erreferentzia | |
---|---|---|---|---|---|---|
2015eko udal hauteskundeak | Bai Ahal Da - Sí Se Puede Sestao (BAD-SSP Sestao) | Sestao | 1.a (21etik) | Hautetsia | [1] | |
2015eko foru hauteskundeak | Podemos | Enkarterriak | 10.a (13tik) | Ez hautetsia | [1] | |
2019eko udal hauteskundeak | Podemos Ahal Dugu Sestao | Sestao | 1.a (21tik) | Hautetsia | [2][3] | |
2023ko udal hauteskundeak | Podemos Ahal Dugu Sestao | Sestao | 3.a (21tik) | Ez hautetsia | [6] | |
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c BOB. BAO. 2015eko udal eta foru hauteskundeak.. .
- ↑ a b BOB. BAO. 2019eko udal eta foru hauteskundeak. Hautagaiak.. .
- ↑ a b BOB. BAO. 2019eko udal eta foru hauteskundeak.. .
- ↑ «Soraya Pereira Freire – Primarias Municipales 2019» primariasmunicipales2019.podemos.info (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
- ↑ «Soraya Pereira, candidata de Podemos al Ayuntamiento de Sestao | ENSESTAO.COM - El periódico gratuito de Sestao» www.ensestao.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las candidaturas a la alcaldía de Sestao en las elecciones municipales del 28-M» El Correo 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |