Podemos-Ahal Dugu Euskadi
Podemos-Ahal Dugu Euskadi | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | Ezker politikoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Jarduera | |
Kidetza | Ahal Dugu |
Honen parte | Hauteskunde-koalizioak: Unidas Podemos Elkarrekin Podemos Sumar |
Aulki-kopurua | Hauteskunde-koalizioak: Unidas Podemos Elkarrekin Podemos Sumar |
Eusko Legebiltzarrean 6 / 75 | |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Pilar Garrido |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 2014 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Podemos-Ahal Dugu Euskadi Ahal Duguk EAEn duen lurralde-antolaketa da.
Diputatuen Kongresuan, Eusko Legebiltzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batzar Nagusietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan du presentzia, EAEko hiru hiriburuetan barne.
Podemos-Ahal Dugu Nafarroa alderdiarekin batera, Ahal Duguko Hego Euskal Herriko antolaketa osatzen dute.
Antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ahal Duguren Estatuko hirugarren Herritarren Batzarrean (Vistalegre III ere esaten zaio) 2020.1 urtean onartutako dokumentuetatik sortu zen alderdiaren antolaketa. Honako hauek osatzen dute:
- Herritarren Biltzar Autonomikoa.
- Herritarren Kontseilu Autonomikoa.
- Autonomien arteko koordinazioa.
- Autonomia Erkidegoko Koordinazio Kontseilua.
- Berme Demokratiko Autonomikoen Batzordea.
Gainera, zirkuluen ordezkagarritasuna (alderdiaren militantziaren oinarria) zirkulu-kontseiluaren, zirkulu-sarearen edo Herritarren Kontseilu Autonomikoan duten presentziaren bidez ematen da.
Idazkaritza orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Roberto Uriarte izan zen Podemos-Ahal Dugu Euskadiren lehen idazkari nagusia (2015-2016). Ondoren, Nagua Albak hartu zuen lekukoa (2016-2017). 2017an, Lander Martinezek hartu zuen Podemos-Ahal Dugu Euskadiren idazkaritza nagusia.
2020an, Pilar Garrido Podemos-Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusi bihurtu zen, Lander Martinezen lekua hartuz. Martinezek, Iñigo Errejónen eta "errejonista" deritzon sektorearen (Mas Pais-en sorrera ekarri zuena) ondoan,[1] dimisioa eman zuen alderdiaren primarioak galtzean, Rosa Martínez bere taldeko hautagaiarekin batera, galdu baitzituen,[2] Miren Gorrotxategi eta Pilar Garrido buru zituen "pablista" deritzon sektorearen aurrean.[3] Azkenik, Rosa Martinezek baja eman zuen partiduan[4] eta Lander Martinezek Movimiento Sumar alderdi politikoan amaitu zuen, Yolanda Diazen eta Iñigo Errejónen nukleo gogorreko partaide izaten.[1]
Podemos-Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiak:
- Roberto Uriarte (2015-2016)
- Nagua Alba (2016-2017)
- Lander Martinez (2017-2020)
- Pilar Garrido (2020-)
Hauteskunde-koalizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Podemos-Ahal Dugu Euskadi hauteskunde-koalizio hauetako kide da (beste alderdi batzuekin bat egitea hauteskundeei begira):
- Unidas Podemos - 2019ko Espainiako hauteskunde orokorretarako koalizioa (apirila eta azaroa).
- Elkarrekin Podemos - 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako koalizioa.
- Sumar - 2023ko Espainiako hauteskunde orokorretarako hauteskunde koalizioa.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El exlíder vasco de Podemos y 'errejonista' Lander Martínez registró Sumar ante la Junta Electoral» Servimedia 2023-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alonso, José Mari. (2020-02-27). «Otra dimisión en Euskadi: El jefe de Podemos cae tras la derrota de su candidata electoral» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lander Martínez presenta su dimisión como secretario general de Podemos Euskadi» EITB 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Egaña, A. González. (2020-03-09). «Rosa Martínez abandona Podemos Euskadi tras perder las primarias para candidata a lehendakari» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).