Wikipedia:Txokoa

Eztabaida honi buruz

Lasterbidea

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Eztabaida zaharrak:
Wikipedia:Txokoa/Artxiboa


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Egunotan Wikimedia Hackatoian egon naiz, eta erlojuaren kontra sortu dut Azalerako proposamen berritua: Azala/Grid orrialdean duzue egindakoa.

Oinarrian, aldaketa nahiko ditu:

  • Askoz hobeto ikusten da edukia, hobeto antolatuta dago eta garbiagoa da emaitza.
  • Komunitaterako loturen sekzio bat dago, lehenengo "Txokoa" eta "Hezkuntza Ataria" baino aukera gehiagorekin. Hemen, noizbehinka, alda daiteke zer dagoen, dinamikoago egiteko.
  • Ikusgelarako sekzio bat dago, bideo bat bahio gehiagorekin.
  • Gaurko egunez sekzioan aukera dago aurreko egunak dinamikoki ikusteko.
  • Eguneko irudi bat dago, Commonsetik hartzen dena. Oraindik ez dut lortu hau automatizatzea, baina txantiloi bidez egin daiteke, eta eduki gehigarria (eta nazioartekoa dugu).
  • Hilberriak sekzioak zehazki 6 pertsona ordenagailuan eta 4 pertsona mugikorrean erakusten ditu.
  • 4 albiste txertatu ditut. Sekzio hau maiztasun handiagoz gaurkotu beharko genuke, noski.
  • Behean, esploratzeko bi aukera daude: gertuko artikuluak eta "atzoko" irakurrienak (oraindik ez dira "atzokoak" erakusten, arazo tekniko bat dagoelako zerbitzarietan).

Uste dut proposamen honek aukera askoz gehiago ematen dizkigula, eta mugikorrean ere askoz hobea da aurkezpena.

Proposatzen dizuedana da esatea zer iruditzen zaizuen, eta bozketa bat ere antola dezakegu, onartzen dugun edo ez jakiteko.

Zuen esanetara.

67.218.231.63 (eztabaidaekarpenak)

Dotprea iruditzen zait, zorionak. Gertuko lekukoena adibidez, oso ona... 'Show nearby places' euskaratu behar da. Gehikuntza posibleak: Txikipedia eta bi app-ak (orokorra eta Txikipedia app) aipatu akaso?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Euskaratuta dago jada zati hori, egun batzuk beharko dira iristeko itzulpenak. Gogoan izan softwareko zati asko itzuli behar ditugula, atzean geratzen ari gara: https://translatewiki.net/

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Txikipedia aplikazioarena, aipa daiteke lehiaketa kentzen dugunean, adibidez. Hala ere, biak daude Txikipediako orrian aipatuta, sarreran bertan goian.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

67.218.231.63etik erantzun duena ni naiz, Luistxo

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Dotorea, Luistxok ederki esan duenez. «Gertu dituzunak» dioen lekuan, «Hurbil dituzunak» ipiniko nuke, gertu polisemiko hori «prest» esanahiarekin uler ez dadin.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Translatewikin "Gertukoak" erabili dut guztietan. Nahi baduzu, begiratu itzulpenak, hobetzeko zerbait ikusiko bazenu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Itzuli ditut "Hurbilekoak" jartzeko softwarean (hitz bakar batean). Eta hemen ere "Hurbil dituzunak".

Demonocrazy (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Neuri ere oso dotorea eta aproposa iruditu zait azal berria, zorionak!

Zalantza bakarra daukat Ikusgelako atalarekin. Bideo nabarmenean bakarrik dago aukera Wikipediako artikulura joateko, besteetan testua laua da. Joxe Azurmendiren bideoa ikusteko aukeraz gain, izenean klikatzean artikulura joatea aukera ona iruditzen zait.

Azal berria inplementatzea erabakitzen bada, bestelako mugarriren batekin (X. artikulura heltzean, edo izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan 17. postura heltzean...) aktibatuko nuke eta komunikatiboki albiste moduan zabaldu, lorpen bat gisara.

Mila esker!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ospakizun gisa argitaratzearekin oso ados, bai. Zenbaki borobil bat pasa berri dugu, eta hurrengoa urrun dago, baina izan daiteke ospatzeko moduko zerbait.

Loturena konpondu dut, jarri dizkiot jada, baina beti ez da erraza jakitea bideo bat zein artikulurekin lotzen den zehazki. Hori eskuz egin beharrekoa da.

"Wikipediako azalerako proposamen berritua" mezuari erantzun
Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Badaezpada ere, Euskaltzaindiak iaz onartu zuen arau baten berri ematera natorkizue: Euskara Batuaren Ortotipografia sailaren hirugarren atala da, letra-estiloei buruzkoa.

Funtsean letra arruntaren, etzanaren, lodiaren eta azpimarratuaren erabilerak arautzen ditu, kasuistika eta adibide ugari hornituta.

Iruditzen zait Wikipediako gure artikuluetan (edo, hobeki, gure Wikipediako artikuluetan :-) bidera ateratzen zaizkigun erbi gehienak harrapatzeko jarraibideak dituela.

Dokumentu luzea da, 40 bat orrialde, baina eskura izan behar genuke beti.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Arau asko ditu... egin daiteke laburpen bat gure estilo gidarekin talka egiten dutenak zeintzuk diren ikusteko?

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Bai, jakina, denbora apur bat behar nuke, baina saiatuko naiz gauza argiren bat prestatzen.

"EBO III: letra-estiloak" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

You can find this message translated into additional languages on Meta-wiki. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

Dear all,

I am writing to you to let you know the voting period for the Universal Code of Conduct Coordinating Committee (U4C) is open now through May 9, 2024. Read the information on the voting page on Meta-wiki to learn more about voting and voter eligibility.

The Universal Code of Conduct Coordinating Committee (U4C) is a global group dedicated to providing an equitable and consistent implementation of the UCoC. Community members were invited to submit their applications for the U4C. For more information and the responsibilities of the U4C, please review the U4C Charter.

Please share this message with members of your community so they can participate as well.

On behalf of the UCoC project team,

RamzyM (WMF) 22:20, 25 apirila 2024 (CEST)

"Vote now to select members of the first U4C" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
"''The Signpost'': 25 April 2024" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

22:29, 23 apirila 2024 (CEST)

"Growth News, April 2024" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

20:55, 23 apirila 2024 (CEST)

"Growth News, April 2024" mezuari erantzun
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Arabiar alfabetoa osatzeko artikuluarekin hastera noa, eta zalantza bat dut. Euskaltzaindiaren 165. arauak zenbait argibide ematen ditu transliterazioari buruz. Nire galdera da: arau horretatik datuak har ditzaket, edo, egile-eskubideak direla eta, ezin ditut hartu?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Joxan. Datuak bai, har ditzakezu, iturria aipatuta. Azalpenetako esaldi osoak, ordea, moldatu egin behar dira, ezin dituzu bere horretan hartu (komatxo artean eta neurri-neurriz ez bada).

"Arabiar alfabetoa" mezuari erantzun

OurWorldInData grafikoak txertatu ditzakegu jada!

1
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Orain bi urte edo baimena eskatu nuen OurWorldInData webguneko grafikoak txertatu ahal izateko euskarazko Wikipedian. Bide luzea izan da, eta bazirudien ezinezkoa zela, baina aurkitu da zehar-bide bat.

Momentuz ez dago itzultzerik, kargatzen du OWID zuzenean eta hori da dena, baina bi adibide egin ditut:

Oinarrian hau egin behar da:

  • Bilatu txertatu nahi duzun gaia https://ourworldindata.org/ webgunean.
  • Commonsen ez badago, igo grafikoaren irudi bat (bertatik jaitsi daiteke zuzenean PNG edo SVG formatuan, baina badirudi PNGk hobeto funtzionatzen duela)
  • Eta dagokion artikuluan txertatu behar da {{OWIDPopup}} txantiloia. Bi aldagai ditu: grafikoa eta irudia.
    • Grafikoa da URL zatia, hemen letra lodiz dagoena:https://ourworldindata.org/grapher/arctic-sea-ice
    • Irudiaren helbidea txertatu behar da soilik. Nahi bada, zabalera ere gehi dakioke.

Munduko lehenengoak gara hau egiten, ea lortzen dugun ahalik eta artikulu gehienetan txertatzea grafiko hauek!

"OurWorldInData grafikoak txertatu ditzakegu jada!" mezuari erantzun
Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Pare bat aldiz ikusi dut pertsona trans batzuen artikuluetan deadname edo jaiotzez ezarritako izena agertzen dela. Pertsona trans bat ez bazen ezaguna izen zaharra zuenean, ez dut uste beharrezkoa denik inon aipatzea (ingelesezko Wikipedian jarraibide hori dute), batez ere pribatutasunagatik baina baita mingarria edota errespetu falta bat izan daitekeelako ere. Euskarazko Wikipedian ez dut jarraibiderik topatu gai honen inguruan, baina eskertuko nuke artikuluren bat idazterakoan hau kontuan izatea.

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Arrazoi duzu, eta juxtu gai honen inguruan gidaliburutxo bat prestatzeko lanean ari gara, zuk aipatzen duzun moduko irizpideak zehazteko eta ahal den neurrian kontutan hartzeko. Orain dela hilabete batzuk ikusi genuen trans pertsona askoren biografiak ez direla modurik egokienean lantzen eta horretan laguntzeko gida txiki bat sortzea da asmoa. Ideia da laster honen inguruko jardunaldi edo bilera ireki bat egitea. Zehaztasun gehiago daudenean egingo dugu deialdia, baina interesa baduzu, nahi baduzu abisatuko dizut zuzenean ere.

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Gainera, «gizon jaio eta emakume bihurtu» bezalako esamoldeak okerrak direla eta saihestu egin behar direla idaztea erabat beharrezkoa da. Espero dut hori ere kontuan hartzea.

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Bai, zehazki halako espresioak irakurtzearen ondorioz hasi genuen gida bat idaztearen prozesua.

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Pozten nau honetan lanean ari zaretela jakiteak! Eliatxok esan duena ez nuen aipatu, baina guztiz ados nago; ikusi izan ditut horrelakoak.

@Aioramu asko eskertuko nizuke zuzenean abisatzea :)

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Oso ondo! :)

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Ados, eta arau hau jaiotzez ezarritako izena erabiltzearen aurka agertzen diren pertsona zisgeneroei ere aplikatzea gustatuko litzaidake (ez izena aldatu duten guztiei, baizik eta aurka daudenei).

"Pertsona transgeneroen izenak" mezuari erantzun
Zorion (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Euskarazko itzulpen on bat behar dut hitz honetarako tire d'érable. Astigar-tira ?

Kilkerra (eztabaidaekarpenak)

Elhuyarren "heg." markagailua du "tira" hitzak. Bestalde, Euskaltzaindiaren hiztegian hitzak ez du adiera hori biltzen... "Astigar-zerrenda" edo "astigar-xingola" hobe?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Zorion. Ez dakit termino horren itzulpen egokirik, baina argi dut Acer saccharum zuhaitzaren euskal izen egokiena azukre-astigar dela.

Ikus azukre-kanabera terminoaren fitxa, Euskaltermen:

eu azukre-kanabera
es caña de azúcar
fr canne à sucre
en sugar cane
la Saccharum officinarum L.
[Hiztegi terminologikoa] [2011]

Eta ikus zeinen antzekoak diren Acer saccharum zuhaitzaren izenak, zuhaitz hori bertakoa duten herrialdeetako bi europar hizkuntza nagusietan:

fr érable à sucre
en sugar maple
"Tire d'érable" mezuari erantzun