Edukira joan

Pleurotus eryngii var. ferulae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pleurotus eryngii var. ferulae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPleurotaceae
GeneroaPleurotus
EspezieaPleurotus eryngii
Barietatea Pleurotus eryngii var. ferulae
Sacc., 1887

Pleurotus eryngii var. ferulae Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie tipoak (Pleurotus eringii) duen kalitate antzekoa du.

Sinonimoa: Pleurotus ferulae.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 22 cm arteko diametrokoa, ganbiletik laura eta inbutu formara, ertza beherantz inkurbatua. Kapelaren azala zuri-krema-okre kolorekoa, arre koloreko orbanekin, gaztetan leuna baina zahartzean tolesturak agertzen zaizkio.

Orriak: Oso dekurrenteak eta estu, zuriak krema kolorera biratuz, kapelaren kolorekoak baino pixka bat argiagoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Erdian edo eszentrikoa, sustrai antzekoekin, zuria okrez zikindua, oinarri aldera argiagoa.

Haragia: Zuria, trinkoa eta lodia. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator, “pleuron”, “otós” hitzetatik, belarriaren antzeko kapela alboan jarrita, esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie nominalarekin alderatua, tamaina handiagoa du, kapelaren azala argiagoa, eta ez da karduen sustraiak saprofitoa, kanaberarena baizik. Bere ahaide Nebrodensis aldaera are argiagoa da. Kontuz, ez nahastu Paxillus involutus toxikoarekin edo Clitocybe zuriekin.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Mediterraneoko kliman. Atzeraka dagoen espeziea. Landare unbelifero handien (Genus ferula, etab,) edo lezkadien sustrai saprofitoak. Basoen soilguneetan, soroetan, ibaien ibarretan … Korroetan ateratzen da, urrutitik ikusten dira.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Italia, Austria, Grezia, Ukraina.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 352 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 465 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Pleurotus eryngii var. ferulae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]