Edukira joan

Niktali handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Niktali handia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaAsterophora
Espeziea Asterophora lycoperdoides
Ditmar, 1809

Niktali handia (Asterophora lycoperdoides) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da inola ere jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Zurixka, 0,5 eta 2 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa eta klamidosporek osatutako hauts irintsu arrexka batez estalia. Kapela honek orri errudimentarioak ditu, tolestura sinple batzuk, zuri kolorekoak eta antzuak.

Hanka: Oin motz batek eusten dio kapelari, mehea, zurixka, 2 eta 4 cm arteko altuerakoa.

Haragia: Usain higuingarrikoa, mehea eta zuria.[2]

Etimologia:

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asterophora parasitica delakoarekin nahas daiteke, baina honek ez du gainazalean hautsik eta klamidospora leunak ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, Russula generoko nigrescens taldeko deskonposatzen ari diren espezietan, bereziki Russula nigricans perretxikoan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 219 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 274 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 290 or. ISBN 4-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]