Lyophyllum transforme

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lyophyllum transforme
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaLyophyllum
Espeziea Lyophyllum transforme
Singer, 1943

Lyophyllum transforme Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Normalean ez da biltzen, biltzaileen ezjakintasunagatik.

Sinonimoak: Lyophyllum trigonosporum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran erdiesferikoa, gero ganbila titi txiki batekin eta amaieran laua; ertza biribildua gaztetan, gero inkurbatua eta pixka bat uhindua ale zaharretan. Kapelaren azala hezea, matea, leuna fibrila erradialekin, marroi-grisaxka ilun kolorekoa eguraldi hezean. Erdian ilunagoa.

Orriak: Estu, lamelulekin, itsatsiak, zuri-grisaxkak, atzamarraz ukitzean beltzez zikintzen dira.

Hanka: Zilindrikoa, fibrilosoa, oinarrian loditua gaztetan, soropildua jaiotzen denean bata besteari soldatuta, zurixkatik gris-arrexkara doan kolorekoa.

Haragia: Biguna, zurixka, ebakitzean poliki-poliki belztu egiten da, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Lyophyllum terminoa grekotik dator eta anastomosi gabe esan nahi du. Trigonosporum epitetoa ere grekotik dator, triangeluarra esan nahi duen “trigonos” hitzetik. Esporen formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lyophyllum decastes delakoak, kapelaren azala zertxobait argiagoa du, orriak ez dira belzten igurtziz gero. Lyophyllum infumatum espeziari ere haragia belztu egiten zaio ebakitzean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguaren hasieran. Ugaria Extremaduran. Soropildua hazten da, oinak elkartuak. Sastraketan eta baso mediterraneoan (estrepa, txilarra, otabera, artelatza, koniferoak)[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 288 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 283 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Lyophyllum transforme: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]