Gloeophyllum odoratum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gloeophyllum odoratum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGloeophyllales
FamiliaGloeophyllaceae
GeneroaGloeophyllum
Espeziea Gloeophyllum odoratum
Imazeki, 1943

Gloeophyllum odoratum Gloeophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Trametes odorata, Anisomyces odoratus, Osmoporus odoratus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, erdizirkularra edo zaldi apatxen formakoa, batzuetan irregularki luzanga alborantz, erresupinatua, zarakarrekin, oso zimurra eta belusatua. Lehoi kolorekoa eta gero lehoi-adreilu-arrexka kolorekoa eta amaieran beltzaxkara arte.

Tutuak: Luzeak, arre-lehoi kolorekoak pruina zuriarekin.

Poroak: Borobilak edo angelutsuak, Okre-kanela kolorekoak edo lehoi-kanela kolorekoak.

Haragia: Lehoi kolorekoa eta gero adreilu bizi kolorekoa, larrukara, oso gogorra. Usain atseginekoa, ia anisarena, tipikoa, oso nabarmena eta iraunkorra.[2]

Etimologia: Odoratus epitetoa latinetik dator, usaintsua esan nahi duen “odoratus” hitzetik. Bere usain atseginagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, larrukara delako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usain atsegina duelako eta bere laranja koloreagatik erraz ezagutzen da, nahiz eta forma oso desberdinak dituen.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan. Koniferoen moztutako motzondoetan, eguraldi hezearekin.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Uzbekistan, Txina, Japonia, Australia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 404 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 563 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Gloeophyllum odoratum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]