1971ko Espainiako Traineru Txapelketa
1971ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 24. ekitaldia) urte honetako irailaren 18 eta 19an jokatu zen Portugaleten, eta Oriok bere seigarren txapelketa irabazi zuen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nerbioiko Sari Handiaren jardunaldi biak erabili ziren txapelketa jokatzeko, larunbatekoa sailkapen estropada gisa eta igandekoa Espainiako txapelketa izan zen, Nerbioiko Sari Handiaren bandera aldiz bi jardunaldietako denborak batuz lortzen zen.
Larunbatean Astillero nagusitu zitzaion Oriori 9 segunduren aldeaz. Ohorezko txandarako sailkatu ziren beste bi taldeak Lasarte eta Kaiku izan ziren. Igandean Oriok sei segundutako aldea atera zion Astillerori. Horrela beraz Orio izan zen Espainiako txapelduna eta Astillero Nerbioiko Sari Handiaren bandera eraman zuena.
Igandeko estropadan Espainiako txapelketarekin batera "Trofeo Conmemoración de la Marina" garaikurra jaso zuen Oriok.
Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
SDR Astillero CM Castropol Educación y Descanso Jubias Kaiku AKE SDC Lasarte-Michelin Orio AE SDR Pedreña Zierbena AE |
? ? ? ? ? ? ? ? |
Jose Angel Lujanbio ? ? Ramón Arreseigor Antonio Oliden Juan Lizarralde "Altxerri" Rubén Laso Félix Brazaola |
Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | Diferentzia | ||
1 | Orio | 20:42:3/5 | |||
2 | Astillero | 20:48:3/5 | 0:06:0/5 | ||
3 | Lasarte-Michelin | 20:53:2/5 | 0:10:4/5 | ||
4 | Kaiku | 21:35:2/5 | 0:52:4/5 | ||
5 | Zierbena | 21:35:2/5 | 0:52:4/5 | ||
6 | Pedreña | 21:47:4/5 | 1:05:1/5 | ||
7 | Castropol | 22:33:2/5 | 1:50:4/5 | ||
6 | Jubias | 23:22:2/5 | 2:39:4/5 |
Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Orio Arraunketa Elkartea
- Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
- Arraunlariak: Nikasio Uranga, Agustin Irastorza, Jose Luis Korta, Jesus Mari Perona, Juan Atxaga, Juan Angel Lekuona, Jose Zumeta "Salmasti", Jose Mari Gozategi, Jose Migel Bereziartua, Jose Ramon Lizarralde, Jesus Mari Agote, Jose Inazio Perona eta Patxi Sarasua.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako Traineru Txapelketak | ||
---|---|---|
1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1951 • 1952 • 1955 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 |