Xila Pihlström
Xila Pihlström | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Helsinki, 1962 (61/62 urte) |
Bizilekua | Donostia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | finlandiera suediera euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | turista-gidaria eta itzultzailea |
Xila Pihlström (Helsinki, Finlandia, 1962a) euskal herritar eta suomitar kultur eragilea da. Gaur egun Donostian bizi da, eta turista-gidari egiten du lan. Horrez gain, Gipuzkoan egoitza duen Suomitar Euskalherria-Finlandia Kultur Elkarteko lehendakaria da.
Elkarte hori 2000n sortu zuten Mia Rissanenek, Joseba Ossak eta hirurek, Finlandiako eta Euskal Herriko jendea eta kultura batzeko asmoz. Elkarteko kideekin elkarlanean Euskara-Finlandiera Hiztegia / Suomi-Baski Sanakirja hiztegi elebiduna sortzeari ekin zioten. 2012an argitaratu zuten lehen edizioa, 8700 sarreraduna.[1][2] 2015ean argitaratutako hiztegiaren bigarren edizioak 9.000 sarrera ditu.[3]
2008an Pihlströmek Paavo Cajander finlandiar idazlearen Gure Herria (finlandieraz: Maame) poesia-liburua euskaratu zuen.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Alustiza, Maite. (2017-12-12). «Xila Pihlstrom eta Mika Marenk, Suomitar Elkarteko kideak: “Hemen, hizkuntza ez-indoeuroparrarekiko interes handia dago”» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-12-12).
- ↑ Suomitar Euskalherria-Finlandia Kultur Elkartea. Euskara-Finlandiera Hiztegia / Suomi-Baski Sanakirja. (1. argitaraldia) (argitaratze data: 2012) ISBN 9788415508236..
- ↑ Suomitar Euskalherria-Finlandia Kultur Elkartea. Euskara-Finlandiera Hiztegia / Suomi-Baski Sanakirja. (2. argitaraldia) (argitaratze data: 2015) ISBN 9788415508236..
- ↑ «Xila Pihlstrom» Nor da Nor, euskal itzulpengintzaren datu-basea (Noiz kontsultatua: 2017-12-12).