Xabi San Sebastian
Xabi San Sebastian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta gitarra-jotzailea |
Kidetza | Izotz (musika taldea) |
Genero artistikoa | rock |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
xabisansebastian.com |
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Xabier San Sebastian (argipena)»
Xabi San Sebastian (Donostia, Gipuzkoa, 1967 - ) euskal musikari eta abeslaria da.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izotz taldean gitarra-jole eta kantari hasi zen eta ondoren Albokan aritu zen kolaboratzen Joxan Goikoetxea eta Alan Griffinekin. Hauekin hiru diskotan hartu zuen parte, Bi Beso Lur (1998), Lorius (2001) eta Lau Anaiak (2004). Kepa Junkeraren Maren (2001) diskan ere kolaboratu zuen.[1]
Bakarkako bideari 2004 urtean ekin zion, Orai diskoarekin eta ondoren beste hiru disko etorri dira, azkena 2017an.
Zinemako film laburrentzat musika egiten ere aritu da eta Hitzetik Hortzera programan ere bertso jarriak musikatu zituen.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Orai (2004, NO-CD Rekords).
- Ospela (2008, Elkar).
- Erraiak (2012, Elkar).[2]
- Zuhaitzak ez du beldurrik (2017, autoekoizpena).[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Bio euskaraz. (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
- ↑ Erraiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
- ↑ Zuhaitzak ez du beldurrik. (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).