Wikiproiektu:UEU ikastaroa 2018
2018ko ekainaren 26an UEUren udako ikastaroen baitan, Wikimedia lantegia antolatu genuen UEU, ALDEE, Hirikilabs eta EWKE elkarteek lankidetzan. Egun osoko jardunaldi hau Tabakalerako Hirikilabs laborategian burutu genuen, goizean zehar hitzaldi eta lantegiekin eta arratsaldean editatoian parte hartuz. Wikiproiektu honetan ikastaro horretarako beharrezkoak diren hainbat esteka eskaintzen dira, nahi duen orok eskura izan ditzan.
2018koa lantegi honen bigarren edizioa izan zen. 2017koa ikusgai duzue baita hemen.
PROGRAMA:
09:30 – 10:00 Harrera eta izen-ematea
10:00 – 11:00 Aurkezpenak:
10:00-10:30 Txikipedia: txikitik erronka
10:30-11:00 XXI. Mendeko liburuzaina: fondo gordeetatik Wikitekara
11:00-11:30 Kafea
11:30-13:30 Tailerrak
- Txikipedia: 8-13 urte artekoentzako entziklopedia
- Wikiteka: iturriak bertso-paperentzat
- Tailer teknikoak
- Irudi bektorialen (SVG) lanketa
- Bot-ak eta txantiloi automatikoak
BAZKARIA
15:00 – 18:30 Editatoia eta hackathoia.
Bertsopaperak digitalizatu, Wikitekara igo, argazkiak jarri, artikuluak editatu, informazioa ustiatzeko metodoak baliatu… eta bururatuko zaiguna! Txikipedia-editatoia: 8-13 urte arteko gaztetxoentzako edukia egokitzen eta sortzen.
18:30 – 19:00 Balorazioa eta aurrera begirakoak. Emaitzen berri eman elkarri eta balorazio orokorra egin. Wikipedian lanean jarraitzeko gonbidapena eta aurrera begirako proiektuak lotzeko aukera.
Ikastaroa
|
Txantiloi automatikoekin lanean
Bot-ak
Irudi bektorialen lanketa
|