Txikipedia:Errege Bardea
Errege Bardeak edo Bardeak, Nafarroako hego-ekialdean dagoen eskualde zabala da. Bardeak Tutera merindadean daude kokatuak, eta ekialdean Zaragoza probintzia dauka. Bardeen herri mugakideak huek dira: Valtierra, Arguedas, Zarrakaztelu, Santakara, Mélida, Arrada, Caparroso, Alesbes, Cadreita, Tutera, Cabanillas, Fustiñana eta Buñuel. Eta hiru Zaragozakoak: Tauste, Ejea de los Caballeros eta Sádaba.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bardeetako klima, estepako klima hotza da. Prezipitazioak urriak izaten dira, (batez beste 400-450 mm ur biltzen dira urtean).
Bardeen hegoaldean eta hainbat ezponda eta labarrek bereizirik, Bardea Zuria dago. sakan, trokarte, sorgin-tximinia eta muino lekuko ugariz jositako higadura-sakonune handia da, eta bere erliebe eta egitura bitxiak direla-eta Bardea osoko lekurik ezagunena da. Udako lurrunketaren ondorioz azaleratzen den gatzaren koloretik datorkio izena. Hegoaldean Bardea Beltza dago, goi-ordokiz eta muino lekukoz osaturik dagoena. Bardeako alderik altuena da (Loma Negra, 646 metro).
Zer egin daiteke bertan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bardeen ondoan “Sendaviva” parke naturala dago, animaliak, ikuskizunak eta familia artean hainbat plan egiteko aukera dago bertan. Gainera, Bardeen barruan, bisita gidatuak egiteko aukera dago: zaldian, quad-ean, seway-ean eta txirrindula elektrikoan, hain zuzen ere.[1]
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Errege Bardea. 2020-12-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).