![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/86/Gray190.png/220px-Gray190.png)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3f/Gray188_skull_left_lateral_index.png/220px-Gray188_skull_left_lateral_index.png)
Burezurra, garezurra edo buru-hezurra ornodunen buruko hezurren multzoa da, barruan garun edo burmuina gordetzen eta babesten duena.
Gizakien burezurra ez da hezur bakar bat, itxuraz hala dirudien arren; tinko lotuta dauden zortzi hezurrez osatuta dago:
- Esfenoidea.
- Etmoidea.
- Hezur okzipitala.
- Hezur parietalak: 2 dira.
- Hezur tenporalak: 2 dira.
- Kopeta-hezurra.
Aurpegiko hezurrak, aldiz, 14 dira; haien artean garrantzitsuenak matrailezurrak dira (goikoa eta behekoa), mastekatzeko erabiltzen ditugunak.