đ¶ Jaiotza 1921eko otsailaren 4a Peoria (Illinois) |
đ Heriotza 2006ko otsailaren 4a Washington |
đš Lanbidea kazetari |
đ· Argazkiak ikusi |
Betty Friedan (Peoria, Illinois, 1921eko otsailaren 4a - Washington, 2006ko otsailaren 4a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.
Massachusettseko Smith Collegen ikasi zuen.
Politikan egindako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatu Batuetako emakumeen eskubideen aldeko erakundearen sortzaile bat izan zen. National Women's Political Caucus antolatzen parte hartu zuen (1970), eta antolaketa-lanak egin zituen, 1973. urteko International Feminist Congress biltzarrean. First Women's Bank emakumeen bankua sortzen lagundu zuen 1973an.
Idatzitako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1963an The Feminine Mystique (Mistika femeninoa) atera zuen , eta liburu horrekin feminismoaren pertsonai garrantzitzua bihurtu zen.
- 1976an It Changed My Life (Nire bizitza aldatu zen) liburua atera zuen.
- 1981ean, The Second Stage (Bigarren aldia) atera zuen ; Friedanek feminismoaren bilakaera aztertu zuen.
- 1993an The Fountain of Age ( Adinaren iturria); argitaratu zuen , liburu horretan heldutasun-aroko bizitasuna nabarmentzen du Friedanek, eta heldutasun caritaroari aurre egiteko proposamen berrizaleak azaltzen ditu.
Beste lanbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irakasle eta hizlari gisa lan egin zuen unibertsitatean.