Akondroplasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Akondroplasia hezurrei eragiten dien gaixotasun bat da, nanismo izenez ere ezagutzen dena. Akondroplasiak, batez ere, hazkuntza azkarra duten hezurrei eragiten die; hau da, tibia, femur eta humeroari.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ankodroplasiaren lehenengo aztarnak Ingalaterran aurki ziren, orain dela 7000 urte inguru. Amerikan ere eskeleto akondroplasikoak aurkitu dira, 300 eta 500 urte bitarteko antzinatasunarekin.
Fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hezurrak kartilagoaren bidez hazten dira, baina akondroplasia pairatzen duten pertsonek kartilagoaren ekoizpena blokeatuta dute. Horren ondorioz, pertsona hauen hezurrak ohikoak baino laburragoak dira eta desproportzionalotasun nabaria ikus daiteke gorputz-adar eta enborraren artean.
Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Akondroplasiari aurre egiteko hainbat tratamendu desberdin daude, baina ezagunena hezurren luzatzea da. Ebakuntza baten bitartez, hezurrak luzatu egiten dira.
Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Akondroplasia gaixotasuna jaio aurretik identifikatu daiteke. Ama haurdun dagoenean ekografien bitartez ikus daiteke. Jaio ondoren, oso erraz diagnostikatu daiteke akondroplasia kasu bat, begi bistaz ikusten baita.
Arazo edo Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bizkarrezurreko arazoak izaten dituztenez, lan egiteko arazoak izaten dituzte besteak beste. Gizartearen aldetik ere segregazioa edo gutxiespena jasaten dute gaixotasuna dela eta.