Txantxarra, gaixotasun periodontalarekin batera da hortz gabeziaren errudun nagusia, gutxi gorabehera munduko 65 eta 74 urteko %30-ak ez dute hortz naturalik.[4]
Azukreak: Txantxarra eragiten duten bakterioak elikatzen dituzte.
Erretzeak:Tabakoak bakterio hauen aurkako babesa ahultzen du.
Estresa: Ahoko babesaren jaitsiera eragiten du, listuaren produkzioa gutxitzen da eta bakterioek azukreak degradatzean sortzen dituzten azidoak indartsuagoak dira, txantxarraren agerpena erraztuz.[5]
Ahoko higiene ahulak: Ez badira hortzak garbitzen, bakterioak ahoan gelditzen zaizkigun elikagaien bidez elikatu daitezke, txantxarra eraginez.[6]
Diabetesa: Diabetesa duten pertsonek ez badute kontrolpean odolekoglukosa maila, txantxarra sortzen duten bakterioek bizirauteko probabilitate gehiago dute, honen agerpena handituz.
Hortzen gainazala estaltzen duen mintz fina kolore gardenekoa da, eta esmaltearen gainean kokatzen da. Mintz honetan ahoan ditugun bakterioak erantsi egiten dira, eta erantsitako bakterioen arabera bi plakek dute zerikusia txantxarrarekin:
Plaka kariogenikoa: hortzen gainazalean azidoak askatzen dituena, hau minduz. Txantxarraren eragile nagusia da, eta ondoren aipatutako bakterio espezieek eragiten dute nagusiki.
Plaka periodontopatogenikoa: gaixotasun periodontalen eragilea (Gingibitis eta periodontitis adibidez). Plaka honek txantxar erradikularrarekin erlazionatuta dago.[7]
Txantxarraren sorrerak hiru etapa ditu nagusiki:[2]
Hortz tarteetan harrapatuta geratzen diren janari ondarrek eta ahoan dauden mikroorganismoek hortz-plaka sortzen dute. Hortz-plaka handitu eta azidoak sortzen hasten dira.
Karbohidratoen hartziduragatik plakaren azidotasuna aldatu egiten da eta esmaltearen azaleko geruzak desmineralizatu egiten dira.
Esmaltea desmineralizatu ondoren txantxarra dentinara iristen da eta mikroorganismoek dentina entzima proteolitikoen bidez erasotuko dute.
Txantxarra tratatzen ez bada hortz-muinera iristen da, bertan nerbio eta odol hodiak daude eta hauek kutsatzen badira gaixotasun periodontalak eragin daitezke.
Finbriak ditu, atxikidura lortzeko. Finbriak bakterio batzuen azalean dauden luzakin fin eta motzak dira, egitura proteikoa dutenak. Hauen zeregina bakterioak gainazal desberdinei atxikitzea da.
Atzeko eta aurreko haginetan atera, eta hortzen arteko elkarketan kokatzen da txantxarra. Ez dira errazak detektatzeko, ondorioz erradiografiaren laguntza behar da.
Denbora igarotzean eta gaixotasun periodontala eragin ondoren, ohikoena da hortzaren beheko zatia bakteriaz betetzea. Horrela, hortzaren sustraia azaltzen da, hau da, hortz oiaz estalita zegoen hortzeko beheko zatia. Esmalte dentalak ez duelako babesten, bakterioen plakak dentina zuzenean eragiten du eta ohikoa da zulotxoak garatzea.
Garbiketa desegokiaren ondorioz hainbat bakterio agertzen dira. Hauek pertsonaren karbohidratoak erabiltzen dituzte energia lortzeko eta euren polisakaridoak ekoizteko. Bakterioek hainbat prozesu metabolikoengatik karbohidratoak degradatzen dituzte; glukolisia eta fermentazioa. Prozesu hauen bidez hainbat azido organiko sortzen da eta honekin batera protoien sintesia. Protoi hauek hortzaren ehun gogorrarekin, esmaltea, hidroxiapatitaz osatua dagoena (Ca10(PO4)6OH2), kontaktuan sartzen da disoluzioa bat sorrarazten, beste modu batera esanda, txantxarra sortzen.