Txakurkrosa Oarsoaldean
Izen osoa | Txakurkrosa Oarsoaldean | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiria | Orereta Gipuzkoa | ||||||||||||||||
Webgunea | txakurkrosaoarsoaldean.jimdo.com | ||||||||||||||||
|
Txakurkrosa Oarsoaldean Oreretako txakurkros talde bat da. Gipuzkoa eta Euskal Herrian sortutako lehenengo txakurkros taldea hain zuzen ere. Baita ere lurreko mushingeko beste modalitate batzuetan parte hartzen du, hala nola bikejoring edo irristagailua.
Lasterketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txakurkrosa Oarsoaldean taldeak txakurkroseko bi lasterketa antolatzen ditu Oiartzualdea eskualdean.
Errenteriako Txakurkrosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2008an sortutako txakurkros lasterketa bat da, Euskal Herrian lehiatutako lasterketarik zaharrena. Bere ibilbidea Aldura mendia eta Malmazar inguruan egiten da. Iraganean liga nazionalean eta Espainiako kopan barneratua zegoen. 2011z geroztik han Gipuzkoako txakurkros txapelketa lehiatzen da, eta 2012az geroztik Gipuzkoako txakurkros ligan barneratu dago. 2013/2014 denboraldian Euskadiko txakurkros txapelketan bihurtu egiten da.
Oiartzungo txakurkrosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oiartzungo txakurkrosa 2012 urtean sortutako txakurkros lasterketa bat da. Aritxulegi gaineko inguruetan lehiatzen da. Gipuzkoako txakurkros ligako azken lasterketa puntuagarria da. 2013/2014 denboraldian bertan behera gelditu egin zen lasterketa.