Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Egunotan Wikimedia Hackatoian egon naiz, eta erlojuaren kontra sortu dut Azalerako proposamen berritua: Azala/Grid orrialdean duzue egindakoa.

Oinarrian, aldaketa nahiko ditu:

  • Askoz hobeto ikusten da edukia, hobeto antolatuta dago eta garbiagoa da emaitza.
  • Komunitaterako loturen sekzio bat dago, lehenengo "Txokoa" eta "Hezkuntza Ataria" baino aukera gehiagorekin. Hemen, noizbehinka, alda daiteke zer dagoen, dinamikoago egiteko.
  • Ikusgelarako sekzio bat dago, bideo bat bahio gehiagorekin.
  • Gaurko egunez sekzioan aukera dago aurreko egunak dinamikoki ikusteko.
  • Eguneko irudi bat dago, Commonsetik hartzen dena. Oraindik ez dut lortu hau automatizatzea, baina txantiloi bidez egin daiteke, eta eduki gehigarria (eta nazioartekoa dugu).
  • Hilberriak sekzioak zehazki 6 pertsona ordenagailuan eta 4 pertsona mugikorrean erakusten ditu.
  • 4 albiste txertatu ditut. Sekzio hau maiztasun handiagoz gaurkotu beharko genuke, noski.
  • Behean, esploratzeko bi aukera daude: gertuko artikuluak eta "atzoko" irakurrienak (oraindik ez dira "atzokoak" erakusten, arazo tekniko bat dagoelako zerbitzarietan).

Uste dut proposamen honek aukera askoz gehiago ematen dizkigula, eta mugikorrean ere askoz hobea da aurkezpena.

Proposatzen dizuedana da esatea zer iruditzen zaizuen, eta bozketa bat ere antola dezakegu, onartzen dugun edo ez jakiteko.

Zuen esanetara.

Josu(e)k mezu hau ezkutatu du (historia)
67.218.231.63 (eztabaidaekarpenak)

Dotprea iruditzen zait, zorionak. Gertuko lekukoena adibidez, oso ona... 'Show nearby places' euskaratu behar da. Gehikuntza posibleak: Txikipedia eta bi app-ak (orokorra eta Txikipedia app) aipatu akaso?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Euskaratuta dago jada zati hori, egun batzuk beharko dira iristeko itzulpenak. Gogoan izan softwareko zati asko itzuli behar ditugula, atzean geratzen ari gara: https://translatewiki.net/

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Txikipedia aplikazioarena, aipa daiteke lehiaketa kentzen dugunean, adibidez. Hala ere, biak daude Txikipediako orrian aipatuta, sarreran bertan goian.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

67.218.231.63etik erantzun duena ni naiz, Luistxo

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Dotorea, Luistxok ederki esan duenez. «Gertu dituzunak» dioen lekuan, «Hurbil dituzunak» ipiniko nuke, gertu polisemiko hori «prest» esanahiarekin uler ez dadin.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Translatewikin "Gertukoak" erabili dut guztietan. Nahi baduzu, begiratu itzulpenak, hobetzeko zerbait ikusiko bazenu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Itzuli ditut "Hurbilekoak" jartzeko softwarean (hitz bakar batean). Eta hemen ere "Hurbil dituzunak".

Demonocrazy (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Neuri ere oso dotorea eta aproposa iruditu zait azal berria, zorionak!

Zalantza bakarra daukat Ikusgelako atalarekin. Bideo nabarmenean bakarrik dago aukera Wikipediako artikulura joateko, besteetan testua laua da. Joxe Azurmendiren bideoa ikusteko aukeraz gain, izenean klikatzean artikulura joatea aukera ona iruditzen zait.

Azal berria inplementatzea erabakitzen bada, bestelako mugarriren batekin (X. artikulura heltzean, edo izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan 17. postura heltzean...) aktibatuko nuke eta komunikatiboki albiste moduan zabaldu, lorpen bat gisara.

Mila esker!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ospakizun gisa argitaratzearekin oso ados, bai. Zenbaki borobil bat pasa berri dugu, eta hurrengoa urrun dago, baina izan daiteke ospatzeko moduko zerbait.

Loturena konpondu dut, jarri dizkiot jada, baina beti ez da erraza jakitea bideo bat zein artikulurekin lotzen den zehazki. Hori eskuz egin beharrekoa da.

Gartxoak (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Niri asko gustatu zait. Dotore gelditu da.

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Niri ere gustatzen zait! Gauzatxo bat botatzen dut faltan, orain hasieran goian agertzen den "Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?" esaldia ez dago bertsio berrian, era niri behintzat asko gustatzen zaidan esaldia da, Wikipediaren filosofia hasieratik argi erakusten duelako.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gauzak kentzen eta kentzen, hori ere kendu nuen. Egia da ondo dagoela, laguntzarako sarrera zuzena ematen duelako.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Oso itxura erakargarria ikusten diot azal berriari. Seguru nago arrakasta handia lortuko duela. Nolanahi, posible ikusten duzu(e) Viquipèdian bezalako irudi irristakorrak izatea; niri, behintzat, oso dotorea iruditzen zait.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zer dira "Irudi irristakorrak"? Tamainaz aldatzen diren horiek?

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Bai, tamainaz aldatu, alde batera edo bestera lerratu egiten dira eta testua agertzen da letra txuriekin hondo ilunaren gainean. Efektu polita iruditzen zait.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eta hori non jarriko zenuke hemen zehazki? Ze gauza bakoitza bere koadroan egonda, zerbait handitzeak ekartzen du egitura guztia apurtzea.

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Zorionak egindako hobekuntzengatik. Aurrera!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Itxura ederra!

Hilberrien atala, pantaila txikian (10 hazbeteko eramangarrian adibidez) eskuinaldetik irten eta eskuin-menuaren gainean "montatzen" da. Ez dakit erraza den/merezi duen irudien zabalera minimoa txikiagotzea, eta nabigatzailearen zabaleraren arabera irudiak zabaltzea, albisteetako irudiekin gertatzen den bezala.

Bide batez gogorarazten dut azaleko albisteen eguneratzea wikilari guztion lana dela, azalaren diseinua bat ala beste izan arren.

Hurbil dituzunak atala bereziki gustatu zait, uste dut honi bonboa eman ahal zaiola. Ez dakit app-ra eraman daitekeen, mugikorrean/tabletan wikipedia app-aren bidez begiratzen dugunontzat.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Saiatuko naiz pantaila txikiagorako moldatzen. Nik egindako probetan ondo ikusten zen, baita mugikorrean ere, baina guztirako ez dut ikusi. Ez da guztiz erraza, baina egin daiteke.

"Hurbil dituzunak" sekzioa mugikorrean badago, menuan duzu eskuragarri.

Marklar2007 (eztabaidaekarpenak)

Itxura ona du. Eskerrik asko Theklan!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ups! Bazegoen bai, neu ohartu ez. Eskerrik asko :)

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Niri albisteek kontrako noranzkoan eguneratzea eskatzen didate. Nolanahi ere, lehengoa baino garbiagoa guztiz ere. Zorionak!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nola kontrako noranzkoan?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ezkerretik eguneratu beharrean, eskuinetik. Hala ere, uneko irudipen subjektiboa bat izan daiteke

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ezkerretik eskuinera irakurtzen dugu, beraz albisterik berriena ezkerrean egon beharko da, eta zaharrena eskuinean. Hori da logikoena.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, galdera bat, aipatzen duzuen "Hurbil dituzunak" non agertzen da? ez dut ikusten. Gainerakoa, ondo. Mila esker eta zorionak!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Behe-behean, ezkerrean.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Bada, ez zait agertzen, edo ez naiz ikusteko gai. Agertzen zaidanak dira: ..., albisteak, hilberriak eta, horien azpian, Wikimediaren beste proiektuak

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ah, ados. Javascript desgaituta duten ordenagailuetan edo nabigatzaileetan ez erakusteko jarrita dago.

Josu (eztabaidaekarpenak)

Bikaina iruditzen zait azalaren irudi berria. Zorionak egindako lanagatik!

Proposamen bat besterik ez: "Aste honetako artikulu nabarmena"ren ondoan, aurreko asteetako artikuluak agertzen dira, baina izenbururik gabe. Nik uste dut azal zaharrean agertzen zen "Aurreko asteetako artikuluak" jarri beharko zela artikulu horien gainean, jakiteko artikulu horiek nondik datozen.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beste gauzatxo bat: badago modurik albisteak automatikoki nonbait gordetzeko? Ongi legoke. Ni hasi nintzen, galduko ez ziren esperantzan, baina ez dirudi eraginkorra eskuz eguneratzea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eskuz ez bada eguneratzen, ez dirudi oso egingarria.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Urteen artikuluetan gordetzen dira/gorde daitezke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Lainobeltz, nola ikusten duzu hori era praktikoan (eta laster) egiteko? Ez dirudi formatuz urtea horretarako prest dagoenik. Goraintzi

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Nik orain arte, albistean zegoen testua zuzenean gertaeren atalean kopiatu izan dut, edo moldaketa txiki bat eginda. Argazkia ez dut jartzen.

Albisteko kodea urtearen artikuluan kopiatzea albistea bera idaztea baino errazago eta azkarrago egiten da, eta horrela urteen artikuluek ere gertakariak jasotzen dituzte.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

@Demonocrazyk aipatutako ospakizunari begira, gutxi gorabehera 1.000 artikulu barru Minnan txinera gaindituko dugu, eta berriro izango gara artikulu gehien dituen 33. entziklopedia, artikulu gehien dituzten %10eko taldean sartuta. Akaso hori izan daiteke ospakizun polit bat?

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Bikaina iruditzen zait azalaren irudi berria. Zorionak egindako lanagatik!

Aurreko azalarekin konparatuz hobekuntzak batzuk badaude.

(Telefonoan oso txarto ikusten nuen, baina telefonoko nabigatzaile nagusian JavaScript desgaituta daukadalako. Beste nabigatzaile batekin, eta JavaScript gaituta, eta orduan bai, telefonoan ere azal berria dotore-dotore ikusten da).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kuriositatea daukat, bidali ahal dizkidazu JavaScript desgaituta duen telefonoaren pantaila irudi batzuk? Akaso zerbait egin daiteke hori ere hobetzeko.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Bai, jakina. Pribatutik bidaliko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gaur aldaketa nabarmena egin diot bideoen atalari, ausazkoak erakusteko (udan estreinatuko baitugu, eta ez da egongo bideo berririk irailera arte). Gainera, Zortziko Txikian ere txertatu dut, bideo bertikal bat. Nik uste txukun geratu dela. Ausazko bideoak kargatuko dira irailean denboraldi berriarekin hasten garen arte. Orduan aldaketa egingo diogu eta @Demonocrazy arduratuko da asteko bideoa zehazteaz.

Bestetik, norbaitek hartu nahi al du ardura albisteen sekzioa gaurkotzeko? Efemerideekin aritzen zaretenek ondo egin dezakezuela uste dut.

"Wikipediako azalerako proposamen berritua" mezuari erantzun