Sepalo
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/78/Petal-sepal.jpg/220px-Petal-sepal.jpg)
Sepaloak (latinez sepalon euskaraz banandu + petaloa) kalizaren zati bat dira. Sarritan berdea eta hostokara dira.
Lore arruntak lau eraztun zentrokidez osatuta daude: kanpoan sepaloak, hau da, lorea inguratzen duen hosto-itxurako organo berdeak; barnean, berriz, petaloak; lorezilak, hots, sexu-organo arrak, eta karpeloak edo sexu-organo emeak.
- Asepalo: sepalorik gabeko lorea zein landarea.
- Dialisepalo: lore eta landareez, sepalo askez eratutako kaliza duena.
- Gamosepalo: lore eta landareez mintzatuz, elkarri erantsitako sepalo konkreszentez eraturiko kaliza duena.