Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarah Miriam Peale (Filadelfia , Pennsylvania , 1800ko maiatzaren 19a – Ibidem , 1885ko otsailaren 4a ) estatubatuar erretratugile bat izan zen eta Estatu Batuetako lehen emakume artista profesionala izan zela uste da.[1] Marylandeko , Pennsylvaniako eta Washington D.C.ko pertsonai ezagunak, politikariak eta militarrak margotu zituen. Bere osaba Charles Willson Peale zen, hura ere margolaria, besteak beste. Lafayettek lau aldiz pausatu zuen Pealentzat.
↑ Ogden, Kate. (2016). The Peale Family of Painters. Rutgers University: Encyclopedia of Greater Philadelphia (Noiz kontsultatua: 2017ko urtarrilaren 6a) .