San Adriango mendi-aterpea
San Adriango mendi-aterpea | |
---|---|
San Adriango mendi-aterpearen irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zegama |
Koordenatuak | 42°56′14″N 2°18′24″W / 42.9372°N 2.30659°W |
San Adriango mendi-aterpea edo Lizarrateko mendi-aterpea Aizkorri mendilerroaren Gipuzkoako aldean dagoen mendi-aterpea da. Lizarratetik oso hurbil dago, 980 metroko garaieran. Aizkorri mendilerroko edozein menditara igotzeko abiapuntu aproposa da. Gaur egun, itxita dago, berritzeko lanak egiten ari direnez.[1]
Aterpe honetara heltzeko ohiko bidea da Otsaurte mendatetik abiatzen den mendi-pista hartzea. Aterpetxetik ehunka metro batzuk beheragoraino eramango gaitu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mikeleteen etxe izateko eraiki zuten. Arabatik Gipuzkora sartzen zirenek zerga bat ordaintzen zuten, hots, muga igarotzen zuten salgaien kontrolatzeko aduana modukoa zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Andere Santisteban: «La reapertura del refugio de San Adrián en Aizkorri completaría la red actual»[Betiko hautsitako esteka], Casimiro Bengoetxea mendizaleari eginiko elkarrizketa, Noticias de Gipuzkoa, 2010-10-04.