Sagarrondo
Sagarrondo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Malus |
Espeziea | Malus domestica Borkh., 1803
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | sagar, apple peel (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hosto erorkorreko zuhaitz txikia da: 2-10 m garai izan daiteke. Adaburu zabala du sagarrondoak, eta adar asko ditu.
Zurtoina – Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Enbor zuzena, leuna eta grisa -zeharka zartatua─ du sagarrondoak.
Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sagarrondoaren hostoak obalatuak edo eliptikoak dira, eta meheki horzdunak. Txortena luzea dute.
Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f9/Appletree_bloom_l.jpg/310px-Appletree_bloom_l.jpg)
Loratzea apirilean edo maiatzean izaten da. Loreak ─zuriak edo arrosak─ korinbotan elkartuta daude, eta hostoak baino lehen sortzen dira.
Fruituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sagarrondoaren fruitua ─sagarra─ pomo motakoa da. Munduan gehien kultibatzen den fruitua da sagarra.
Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun, klima epeleko hainbat herrialdetan kultibatzen dira sagarrondoak. Euskal Herriko lurralde hezeetan dugun fruta-arbolarik ugariena eta hedatuena da sagarrondoa. Gaur egun, sagastiak utziegiak daude Euskal Herrian[erreferentzia behar] ─ez dira behar bezala zaintzen─: sagarrondoetan, askotan, mihurak sortzen dira ─landare bizkarroiak─, eta hori utzikeriaren adierazlea da.
Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/11/Apple_tree_in_winter_Bazt%C3%A1n.jpg/300px-Apple_tree_in_winter_Bazt%C3%A1n.jpg)
Sagarrondoaren zura gogorra eta erresistentea da, eta, hori dela eta, ebanisterian eta zurgintzan estimatua. Zuraren kolore arrea eta ehundura fina dela eta, oso preziatua da tailatzeko.
Sutarako ere egur ona du sagarrondoak.
Sagarrek garrantzi handia dute giza elikaduran, eta gordinik, konpotan, zukuan edo sagardo moduan kontsumi daitezke.
Gaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.