Revolta Permanent
Revolta Permanent | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Barakaldo (Bizkaia) |
Musika mota | rap |
Urteak | 2009 - |
Taldekideak | |
Iker Villa Iker Aginaga Aitor Abio Mikel Becerra |
Revolta Permanent Barakaldoko musika taldea da. Rap estiloko musika egiten dute
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2009an jaio zen musika taldea; 121 krew, Norte Apache eta bestelako taldeak bultzatuta[1]. 2014an, rapa eta elektronika estiloko Genesis diskoa argitaratu zuten. Aitor Abio musikaria ere taldera batu zen[2]. 2016an bigarren diska atera zuten, Kimera eta 2018ko otsailean hirugarrena, Ultravioleta.
Taldekide batzuk proiektu paralelo bat dute, Herri Oihua izena duena.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Genesis (2014)
- Kimera (2016)
- Ultravioleta (2018)[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «REVOLTA PERMANENT», Herriaren Soinuak, 2011-11-24
- ↑ Iñigo Astiz, «Rapa eta elektronika errimatzen», Berria, 2014-12-27
- ↑ Revolta Permanent - Kafe Antzokia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-20).