Ramiro Larrañaga
Ramiro Larrañaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Soraluze, 1924ko apirilaren 22a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2005eko maiatzaren 19a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, Irarlea eta requeté soldier (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Ramiro Larrañaga Fernandez de Arentzana (Soraluze, Gipuzkoa, 1924ko apirilaren 22a – Donostia, Gipuzkoa, 2005eko maiatzaren 19a) grabatzailea, idazlea eta armetan aditua izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Armagintzan lan egiten zuen familia batean jaio zen. Neba-arrebetan nagusiena zenez, aita hil zitzaienean, izeba moja baten bidez, Iruna bidali zuten ikastera. Han zegoela, 1936ko gerrak harrapatu zuen, eta artean nerabea zela, 15 urterekin, erreketeekin frontera joan behar izan zuen. Gerratik Soraluzera iritsi zenean, grabatzaile lanari ekin zion kanoi-fabrikan. Ondoren, apaindurazko grabaketak egiten ikasi zuen Eibarko eskopeta-fabrika batean.
Soldadutzatik bueltatu zenean, fabriketatik aldenduta bere kontura hasi zen beharrean, eta zenbait urtez Soraluzeko udaletxeko bulegari izan zen. Hala ere, lantegira itzultzeko erabakia hartu zuen berriz. Donostiako Aurrezki Kutxaren argitalpen-zerbitzuan ere aritu zen denboraldi batez zuzentzaile lanetan.
Ogibideok gustuko bazituen ere, armagintzaren eta grabazioen inguruan idazten gozatzen zuen gehien. Horren lekuko dira bere lan oparoak.
Hona hemen entzutetsuenak:
- Sintésis histórica de la armería vasca
- La prueba de armas portátiles
- 500 años de armería vasca
- El grabado en Eibar
- Nuestros grabadores
- The Art and Tradition of the Zuluagas