Pohela Boishakh
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e2/Pohela_boishakh_2.jpg/250px-Pohela_boishakh_2.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9d/Mangal_Shobhajatra_in_Dhaka.jpg/250px-Mangal_Shobhajatra_in_Dhaka.jpg)
Bengalako Urte Berria (Bengalí: নববর্ষ Nôbobôrsho) edo Pohela Boishakh (পহেলা বৈশাখ Pôhela Boishakh edo পয়লা বৈশাখ Pôela Boishakh) bengali herriaren egutegiko lehenengo eguna da. Bangladeshen eta Mendebaldeko Bengalan ospatzen da; baita ere Assamgo eta Tripurako komunitate bengaliarretan. Asiako egutegi askoren urte berriaren egunarekin bat dator. Poila Boishakheko ospakizunek bengalar etnia guztiak lotzen dituzte, erlijio eta eskualde ezberdintasunak alde batera utzita.[1]
Indian, Mendebaldeko Bengala eta Assam apirilaren erdialdean ospatzen den jai publikoa da, baina, batzuetan, apirilean izaten diren euri-arriskuengatik, maiatzean ospatzen da. Bangladeshen, aldatutako egutegi ofizialaren arabera, apirilaren 14 inguruan ospatzen den jai nazionala da.[2]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Haurrak Bangladeshen.
-
Haurrak Bangladeshen.
-
Neskak Bangladeshen, jantzi tradizionalarekin.