Paulien De Groote
Paulien De Groote | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Peter De Groote | ||
Jaiotza | Oudenaarde, 1973ko otsailaren 19a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Lehen hizkuntza | nederlandera | ||
Heriotza | Bonheiden (en) ![]() | ||
Heriotza modua | suizidioa | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | nederlandera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | DHL | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() | ||
![]() ![]() |
Paulien De Groote (Oudenaarde, 1973ko otsailaren 19a - Bonheiden, 2018ko uztailaren 5a) belgikar politikaria izan zen.
De Groote emakume transgeneroa zen. Belgikako Eén telebista-kate publikoak Ganteko Unibertsitate Ospitalearekin elkarlanean egin zuen M/V/X transgeneroei buruzko dokumentalean parte hartu eta gero egin zen ezagun.
Udal politikagintzan aritu zen. 2018. urtearen hasieran Open Vlaamse Liberalen en Democraten alderdiaren 2018ko urriko udal haustekundeetarako hautes-zerrendan egongo zela jakinarazi zen. Alderdiko lehen hautagai transgeneroa izan zen.[1]
De Grootek hedabideen arreta erakarri zuen pertsona transgeneroek izaten dituzten arazoak nabarmenduz. Sexua berresleitzeko ebakuntza egin gabe izenez aldatzea ahalbidetzen zuen belgikar legeaz baliatuz, herrialdean izenez aldatu zuen lehen pertsona transgeneroetako bat izan zen. Udalerri eta enpresa batzuek prozedura horren inguruan zuten ezezagutza ohartarazi zuen.
2018ko uztailaren 5ean hil zen.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Nederlanderaz) Verbeeck, Antoon. (2018-01-18). «Eerste transgender op kieslijst Open Vld» Het Laatste Nieuws (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
- ↑ (Nederlanderaz) «Transgender Paulien De Groote overleden» De Standaard 2018-07-07 (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).