Paraboloide
Geometria analitikoan, paraboloidea koadrika bat da, hiru dimentsioko gainazal mota bat, gutxienez plano batekiko ebakidurak parabolak dituena. Bi motatako paraboloideak daude, eliptikoak eta hiperbolikoak.
Paraboloide eliptikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9c/ParaboloidOfRevolution.png/220px-ParaboloidOfRevolution.png)
a = b denean, paraboloide eliptikoa biraketa-paraboloidea da: parabola bat bere ardatzaren inguruan biratzean sortzen den gainazala.
Eguneroko bizitzaren gauzakietan, besteak beste, antena parabolikoek dute paraboloide eliptikoaren itxura.
Paraboloide hiperbolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4a/HyperbolicParaboloid.png/220px-HyperbolicParaboloid.png)
- .
Paraboloide hiperbolikoari zela ere esaten zaio bere grafikoagatik. Haren gainazalean zuzenak barne hartzearen berezitasuna du.