Oskar Estanga Arzallus
- Artikulu hau Donostiako trikitilariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oskar Estanga (argipena)».
Oskar Estanga Arzallus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | trikitilaria |
Oskar Estanga Arzallus (Ategorrieta, Donostia, Gipuzkoa, 1972) trikitilaria eta trikitixa-irakaslea da.[1]
Trikitilaria eta Trikitixa irakaslea da Errenteriako Herri Arte Eskolan. Gaur egun talde hauetan dabil: Iratzar erromerian, Estanga anai arrebak eta Tajon Prieto ta Kuajaloteak, Aita ere trikitilaria da, Juan Joxe Estanga, Betelu-n jaioa 1948an.[2]
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiru album grabatu ditu:[1]
- Faborez 01 (AA). Estanga anai-arrebak (2007).
- Damba "Y si rompo mi camino". Oskar Estanga (2008).
- Geure kolkotik 2012 (AA). Oskar Estanga (2012).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. «SOINUJOLEAK» trikitixa.eus (Trikipedia) (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- ↑ «Oskar Estanga Arzallus. Kultursistema» kultursistema.app (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).