Artikulu hau larruazaleko orbanari buruzkoa da; Bearnoko udalerria gaitzat duena beste hau da: «Orin (Pirinio Atlantikoak)»
Orin, orezta edo lentigolarruazaleko orban txiki bat da.[1] Orban pigmentudun txikiak, biribilak, planoak, leunak, ez-ezkatatsuak, kolorez horixkak, marroiak edo kafesne-kolorekoak dira; normalean nahiko ugariak izan ohi dira, familiakoak, baina ez sortzetikoak, eta haurtzaroan edo nerabezaroan agertu ohi dira. Zenbait kasutan ilez hornituak agertzen dira.[2]