Negu Gorriak (diskoa)
Negu Gorriak | ||||
---|---|---|---|---|
Negu Gorriak taldearen | ||||
Argitaratze data | 1990eko ekaina | |||
Grabazioa | IZ estudioa, 1990eko maiatza | |||
Musika mota | Hardcore, Rock, Reggae, Hip hop | |||
Iraupena | 33:49 (originala) 36:19 (Berrargitarapena) | |||
Hizkuntza | Euskara | |||
Diskoetxea | Oihuka, Esan Ozenki | |||
Ekoizpena | Negu Gorriak | |||
Negu Gorriak taldearen kronologia | ||||
|
Negu Gorriak, Negu Gorriak taldearen lehen diskoa da, Lp formatuan kaleratu zuena.1990eko ekainean argitaratu zuen Oihuka diskoetxeak[1]. Abesti guztiak, Negu Gorriak taldearenak dira Bide baten bila abestia izan ezik. Abesti hau, Rich Kids on Lsd taldearen moldaketa bat da. Honez gain, Nahi duzuena (Milenia II) abestiaren letra Xabier Montoiarena da.
Muguruzatarren proiektu berriaren sekretua erabatekoa izan zen. Ez zuten kontzerturik ematen eta ez zuten deus esan disko berriari buruz. Lehenengo «aurkezpena» 1990eko maiatzaren 4an Parisera Public Enemy ikustera zihoan autobus batean egin zuten[2]
Kritikariek ideia onak zituen[3] sarbide-albumtzat jo zuten[4], gero hobetuak izango zirenak[5].
Bi singleak atera zituzten albuma saltzeko: hurrenez hurren ekainean eta abenduan argitaraturiko «Radio Rahim» eta «Bertso-Hop».
Hala ere, 1996an, Esan Ozenki zigiluak berriz argitaratu zuen, oraingoan cd formatuan eta Mikel Laboa kantariaren Gaberako aterbea bertsioa gehituz. Abesti hau, Txerokee, Mikel Laboaren Kantak CD bilduman kaleratua izan zen lehenagotik 1990ean.
Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Esan ozenki
- Irakatsi ziguten historia
- NG dator
- Azken tangoa
- Nahi duzuena (Milenioa II)
- Amodiozko kanta
- Bertso-Hop
- Radio Rahim
- Seinalea
- Nire bizitza osoa
- Malkoak
- Napartheid
- Raggamuffin jaia
- Bide baten bila
- Gaberako aterbea (1996ko berrargitarapenean gehitu zuten abestia)
Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fermin Muguruza - Ahotsa.
- Kaki Arkarazo - Gitarra, ahotsa eta teknikari.
- Iñigo Muguruza - Gitarra eta ahotsa.
Bateria eta baxua grabatzeko, erritmo kaxa bat eta sampler batzuk erabili zituzten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Gostin, A.. (2003-11-2). «Ez dugu Kortaturen revival bilakatu nahi» Argia (1283).
- ↑ Negu Gorriak. La victoria de la palabra, 9. orr.
- ↑ MTV: «Biografía de Negu Gorriak»
- ↑ Cervantes, Xavier. (1999ko iraila). «Fermin Muguruza disco a disco» Rockdelux (166): 18..
- ↑ Snowden, Don. (2006). «Negu Gorriak» Allmusic.