Moll Flanders (1996ko filma)
Moll Flanders (1996ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | Moll Flanders |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 120 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pen Densham |
Gidoigilea(k) | Pen Densham |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pen Densham |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mark Mancina |
Argazki-zuzendaria | David Tattersall |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Moll Flanders 1996ko Pen Densham britainiar-kanadar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1722an Daniel Defoe ingeles idazleak idatzitako Moll Flanders eleberrian oinarritua dago. Robin Wright, Morgan Freeman, Stockard Channing, John Lynch eta Brenda Fricker aktoreek antzeztu zuten.
1995ean zendu zen Jeremy Brett aktoreak antzeztutako azken filma izan zen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVIII. mendean Londres hirian jaioa, Moll Flanders (Robin Wright) neska gazteak bereahala jasan zituen bizitzaren zorigaizto eta nahigabeak. Urkamendian hiltzera zigortutako emakume baten alaba, umezurtz gelditu eta mojen komentuan sartuko dute, baina mojek ezin izan zuten haren izaera menderakaitza baretu. Mollek egunen batean zoriontasuna ezagutuko duenaren ideiara atxikitzen da, beti bizitza hobeago batekin amestuz. Baina une hori iritsi arteraino, biziraun izateko ez du lapurtu edota bere burua prostituitzeko zalantzarik eginen. Artista batek (John Lynch) modelo izateko kontratatu eta berataz maitemintzean Molleren zortea aldatu egingo da.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Robin Wright: Moll Flanders
- Morgan Freeman: Hibble
- Stockard Channing: Allworthy andrea
- John Lynch: Jonathan (Artista)
- Brenda Fricker: Mazzawatti andrea
- Geraldine James: Edna
- Aisling Corcoran: Flora
- Jeremy Brett: Artistaren aita
- Britta Smith: Artistaren ama
- Cathy Murphy: Polly
- Emma McIvor: Mary
- Maria Doyle Kennedy:Alice
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Moll Flanders filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1996ko filmak
- Pen Denshamek zuzendutako filmak
- Pen Denshamek idatzitako filmak
- Robin Wrightek antzeztutako filmak
- Morgan Freemanek antzeztutako filmak
- Stockard Channingek antzeztutako filmak
- John Lynchek antzeztutako filmak
- Brenda Frickerrek antzeztutako filmak
- Geraldine Jamesek antzeztutako filmak
- Jeremy Brettek antzeztutako filmak
- Jim Sheridanek antzeztutako filmak
- Maria Doyle Kennedyk antzeztutako filmak
- Pen Denshamek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Drama filmak
- Amodiozko filmak
- Epika filmak
- Daniel Defoeren idazlanetan oinarritutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- Londresen girotutako filmak
- XVIII. mendean girotutako filmak