Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak
Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Thomas Astruc (en) |
Izenburua | Miraculous, les aventures de Ladybug et Chat Noir |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa koreera |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Hego Korea, Japonia eta Italia |
Sasoi kopurua | 5 |
Atalak | 131 |
Honen izena darama | a Adrien le apesta el Anastasio (en) , Marinette Dupain-Cheng (en) eta Ipuin |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Neska Magikoa eta umorezko telesaila |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Thomas Astruc (en) |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) Zagtoon (en) Method Animation (en) SAMG Entertainment (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | TF1 EBS 1TV (en) |
Hasiera-data | 2015eko irailaren 1a |
Historia | |
Jasotako sariak | |
miraculousladybug.com | |
| |
Bideoa | YouTube |
Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak (frantsesez: Miraculous : Les Aventures de Ladybug et Chat Noir), baita ere ezaguna Miraculous Ladybug edo gaztelaniazko itzulpenean bezala Prodigiosa Ladybug, telebista frantseseko animazio digitalezko telesaila da, Thomas Astrucek sortua eta Jeremy Zagek ekoiztua. Zag Entertainment eta Method Animation estudioen koprodukzioa da, Toei Animation, De Agostini Editore eta SAMG Animationekin kolaborazioan. Telesailak Estatu Batuetako superheroien, animazio japoniarraren eta Belgika zein Frantziako historiaren ezaugarriak ditu.
Marrazki bizidunak euskarara bikoiztu eta ETB 1n 2024an eman zuten.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marinette eta Adrien pertsonaien istorioa kontatzen du, biak hamabost bat urteko nerabeak dira eta Ladybug eta Cat Noir izeneko superheroi bihurtzeko gaitasuna dute, hurrenez hurren. Superheroi bihurtu daitezke "mirakulu" izeneko bitxi magiko batzuen ahalmenari esker. Ladybug marigorrietan inspiratutako heroia da eta sormenaren ahalmena dauka eta Cat Noir katu beltzean eta suntsitzeko ahalmenean oinarritutako heroia da. Biak beraien ahalmenak erabiltzen dituzte Paris mehatxatzen duten gaitzetatik eta gaizkileetatik babesteko. Gaizkile horien burua Gabriel da eta superheroiek egiten dutenaren antzeko moduan supergaizkile bihurtzen da.
Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telesaila osatzen dituzten atalak, orokorrean, ez daude ordena kronologiko baten menpe. Hala ere, denboraldi batetik bestera ordena kronologiko ez oso zehatz bat jarraitzen da eta atal gutxi batzuk jarraipena dute beste atalen batean. Dena dela, ordena kronologikoa zehazten joan ohi da denboraldiak aurrera egin ahala, horregatik, azkeneko atalak ulertu ahal izateko aurreko zenbait ikusi behar dira.
Lehen denboraldian superheroiak aurkezten zaizkigu eta horiek izaten dituzten abenturetan ardazten da telesaila. Superheroi horien jatorria eta helburua bertan aurkezten dira eta atal batetik bestera ia ez dago ordena kronologikorik. Bigarren denboraldian telesaileko gaizkileek ahalmen garatuagoak dituzte eta hortaz, superheroi berriak aurkezten zaizkigu, beti ere bigarren planoan mantenduko direnak. Bigarren denboraldiaren amaieran gaizkile nagusi berri bat aurkezten da eta telesailak poliki-poliki ordena kronologiko zehatzago bat eta gaitegi garatuago bat hartzen du. Hirugarren denboraldian jada esan daiteke denboraldi barruko ordena bat dagoela, nahiz eta zehatza ez izan, supergaizkileak hainbat ataletan zehar plan zehatz bat jarraitzen baitu. Hirugarren denboraldia da telesailaren barneko historian eta telesaila bera osatzen duen unibertsoan gehien sakontzen duena.
Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telesaila hiru denboraldik osatzen dute, bakoitzak hogeita seina atal dituela. Atal bakoitzak, gutxi gorabehera, hogeita bat minutuko iraupena du. Laugarren eta bosgarren denboraldiak iragarriak eta produkzioan daude.