Michel Palmié
Michel Palmié | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Béziers, 1951ko abenduaren 1a (72 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | bigarren lerrokoa |
Michel Palmié (Besiers, 1951ko abenduaren 1a) frantziar hamabosteko errugbilari ohia da, bigarren lerroko postuan aritzen zena.
1970eko hamarkadan Frantziako errugbian nagusi izan zen Béziers taldean jokatu zuen. Frantziako errugbi selekzioarekin 23 partida jokatu zituen 1975 eta 1978 artean eta grand slama irabazi zuen 1977ko Bost Nazioen Txapelketan. 1978an, partida batean basakeriak egiteagatik zigortu zuten, eta ez zuten berriro hautatu. Ondoren, Frantziako Errugbi Federazioako eta European Rugby Cupeko zuzendari izan zen.
The Times egunkariaren arabera, Frantziako selekzioarekin inoiz jokatu duten 10 errugbilari beldurgarrienetako bat izan zen.[1][oh 1]
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Frantziako errugbi txapelketa: 1974, 1975, 1977, 1978, 1980, 1981
- Yves du Manoir errugbi txapelketa 1975 eta 1977
- Bost Nazioen Txapelketa: 1977
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Beste 9ak honako hauek dira: Armand Vaquerin, Gérard Cholley, Pascal Ondarts, Marc Cécillon, Vincent Moscato, Alain Estève, Laurent Seigne, Claude Dourthe eta Fabien Pelous.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Jones, Stephen. The top 10 frightening Frenchmen. thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-7).