Mertxe Gil
Mertxe Gil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Mertxe Gil Marcos (Bilbo, 1962 - ) bizkaitar artista da. Arte Ederretan lizentziaduna da, Pinturan, Euskal Herriko Uibertsitatean (1990). Artearen alor asko landu ditu: pintura, grabatua, eszenografia... Bakarkako zein taldekako erakusketetan erakutsi izan ditu bere artelanak, eta hainbat diru laguntza jaso ditu, horien artean, Eusko Jaurlaritzak (1991) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (1994) emandakoak. Hainbat agerkaritan arteari loturiko artikuluak idatzi ditu.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.