María Isabel Gutiérrez Velasco
María Isabel Gutiérrez Velasco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1953ko abenduaren 23a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Basauriko espetxea, 1977ko azaroaren 9a (23 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: sutea |
Jarduerak | |
Jarduerak | sexu-langilea |
María Isabel Gutiérrez Velasco (Santander, 1953ko abenduaren 23a-Basauriko espetxea, 1977ko azaroaren 9a) Bilboko Gorte kalean prostituta aritu zen gaztea, bere gorpua Basauriko espetxean agertu zenean Bilboko prostitutek zenbait mobilizazio sustatu zituzten, besteak beste, greba bat antolatu zuten.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santanderren jaio zen1953. urtean.[2][3][4] Nerabea zela Patronato de Protección a la Mujer-en egoitza batean egon zen Santanderren. 1973an, hamazortzi edo hemeretzi urte zituenean, lapurreta eta iruzurragatik akusatu zuten.[3] Kantabriatik etorria Bilboko Gorte kalean aritu zen prostituta.[3] Hiltzean hogeita hiru urte zituen, baita seme txiki bat ere.[3]
Heriotza eta prostituten greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Basauriko espetxetik Madrilgo psikiatriko batera lekualdatu behar zuten, baina 1977ko azaroaren 9an agertu zen María Isabel Gutiérrez Velascoren gorpu kiskaldua espetxeko ziega batean, laugarrenean, hain zuzen ere.[3][5][6] Buruaz beste egin zuela adierazi zuen presondegiak, baina bertsio hori sinestu ez eta Bilboko sexu-langileek greba antolatu zuten, El País egunkariak argitaratu zuenez 300 bat prostituta bildu ziren.[5] Prostitutak tabernaz taberna joan ziren lokalak itxiz eta "lankide bat hil da, gaur ez da lanik egiten" oihukatuz.[5]
Beste kolektibo batzuen laguntzarekin, itxialdi bat antolatu zuten Basurtoko Ospitalean, besteak beste, Coordinadora de Presos en Lucha-ko (COPEL) laguntza batzordeak eta pizten hasi ziren mugimendu feminista eta LGTBI-ko zenbait kide, batez ere Bizkaiko Emakumeen Asanblada eta EHGAM elkarteetakoak.[3] Comité de Prostitutas de Cortes delakoa sortu zuten ere, hilabete gutxira desegin zena.[7][8] Preso sozialen amnistia eta frankismoaren 1970ko Ley sobre peligrosidad y rehabilitación social legearen deuseztapena eskatu zuten.[9] Euskadiko Ezkerrak María Isabelen heriotzagatiko salaketa Diputatuen Kongresura eraman zuen.[10]
Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Andrea Momoitio kazetariak Lunática (2022) liburua idatzi zuen, María Isabel Gutiérrez Velascoren istorioa eta grebaren nondik norakoak aztertuz.[11]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ ««Maria Isabelek ez du zertan heroia izan haren istorioa kontatzeko»» Berria 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ Momoitio, Andrea. (2022). Lunática. Libros del K.O ISBN 978-84-17678-74-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2018-03-05). «Las putas que clamaron por María Isabel» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Quién conoce a María Isabel?» Otras miradas 2018-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Borraz, Marta. (2022-02-13). «La huelga de prostitutas que desató la muerte en la cárcel de María Isabel» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El por qué de buscar algunos nombres propios» Otras miradas 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ «“Ni hubo ni hay democracia para las putas”» Plone site (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ «La vida rápida y muerte lenta de María Isabel: la mujer que desencadenó la huelga de prostitutas en Bilbao» www.publico.es 2022-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2022-02-09). «Una huelga de putas en el barrio» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La muerte de María Isabel o el estallido que originó una huelga de prostitutas en Bilbao» La Vanguardia 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ (Ingelesez) K.O, Libros del. «Lunática» Libros del K.O. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).