Maia Duguine
Maia Duguine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hazparne, 1979 (44/45 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Ricardo Etxepare Igiñiz Myriam Uribe-Etxebarria Hamida Demirdache |
Hizkuntzak | euskara frantsesa ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Bordele Montaigne Unibertsitatea (2009 - 2011) Euskal Herriko Unibertsitatea (2011 - 2014) Cambridgeko Unibertsitatea (2014 - 2015) Euskal Herriko Unibertsitatea (2015 - 2017) IKER ikerketa-zentroa (2017 - |
Maia Duguine (Hazparne, 1979) sintaxian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki gramatika ikertzen nabarmendu da. Baionako IKER UMR5478ren ikerketa-taldeko kidea da.[1]
Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntzalaritza ikasi zuen Bordeleko Montaigne Unibertsitatean, eta ondotik Euskal Ikasketetan Masterra (orduko DEA) Baionan. Gero Gasteizen UPV/EHUko Hizkuntzalaritza programan Masterra/DEA egin zuen (2006), eta tesia 2013n.
2014an Cambridgeko Unibertsitatean aritu zen doktorego-ondoko ikertzaile gisa. Ondoren, 2015ean irakasle postu bat lortu zuen Gasteizko Letren Fakultatean, eta azkenik CNRS ikertzaile postu bat Baionako IKER taldean 2017an.
Ikertzailea hizkuntzalaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sintaxia eta gramatika dira bere ikergai nagusiak. Hizkuntzaren egitura aztertzen du, eta bereziki interesatzen zaizkio hizkuntz aldakortasuna eta honen mugak, eta sintaxiak esanahiarekin eta gauzatze fonologikoarekin dituen harremanak.[1]
Doktere-tesian argumentu isilak aztertu zituen, hau izan zen izenburua: Arte eta Humanitateak arloko sari berezia jaso zuen UPV/EHUn, "Argumentu isilak eta hizkuntza-aldaketa: pro-drop-en azterketa minimalista. /Null Arguments and Linguistic Variation: A Minimalist Analysis of Pro-Drop." Zuzendariak Nanteseko Unibertsitateko Hamida Demirdache, IKER taldeko Ricardo Etxepare eta UPV/EHUko Myriam Uribe-Etxebarria irakasleak izan ziren.[2]
Geroago hitz-ordenako gaiak ikertzen ditu: menderakuntza, galde-egiturak, eta ezeztapena. Euskararen diakronia ere aztertzen du, historian zehar hitz-ordenan gertatu diren aldaketak. Ikertzen ditudan beste gaien artean daude: anafora eta perpaus jokatugabeak.
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainbat artikulu akademikoz gain, liburu hauek idatzi edo editatu ditu:
- Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna [Null arguments and linguistic variation]. Donostia: Udako Euskal Unibertsitatea [296 p.], ISBN 978-84-8438-329-1. 2010
- Euskaldun orok altxa burua. Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002. Donostia: Eusko Ikaskuntza [229 p.], ISBN 84-8419-889-8. Editorea Jacques Aurnague-rekin 2005
- Argument Structure and Syntactic Relations: A Cross-Linguistic Perspective, Amsterdam: J. Benjamins [349 p.], ISBN 978-90-2725541-9. Editorea Susana Huidobro eta Nerea Madariaga-rekin. 2010
Artikulu akademikoen artean euskarazko hauek daude:
- Argumentu isilen tipologia bateratu baten aldeko zenbait argudio. LAPURDUM, 2016.[3]
- Hutsune bizkarroiak eta sasi-A’-kateak. LAPURDUM 2013.[4]
- Hazparneko euskaraz bi hitz. Euskera, [5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Maia Duguine: “Nazioarteko ikerketak euskaraz badaki; ez da soilik lelo indartsua”» www.ueu.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
- ↑ Duguine, Maia. (2021). Maia Duguine CNRS-IKER UMR 5478. Short CV (2021/04). Uinibasq.
- ↑ Duguine, Maia. (2016-01-01). «Argumentu isilen tipologia bateratu baten aldeko zenbait argudio» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (19): 219–229. doi: . ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ Duguine, Maia. (2013-10-01). «Hutsune bizkarroiak eta sasi-A’-kateak» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (17): 55–74. doi: . ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
- ↑ Duguine, Maia. (2009). Hazparneko euskaraz bi hitz.. Euskera - Euskaltzaindia.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maia Duguine unibasque.eus
- Maia Duguine Lapurdum euskal ikerketen aldizkarian
- Ikergazte2023. Maia Duguine
- Maia Duguine ehu.academia.edu