Maccabi Tel Aviv FC (hebreeraz כדורגל מכבי תל אביב, Moadon Kaduregel Maccabi Tel Aviv) Israelgo futbol talde arrakastatsuena da, Tel Aviv hirikoa. 20 aldiz irabazi du Israelgo futbol liga eta 22 aldiz kopa. Asiako Txapeldunen Liga ere bi aldiz irabazia du, gaur egun ordea Europako txapelketetan aritzen da.
2014-15 urtean Pako Aiestaran entrenatzaile beasaindarrak gidatu zuen taldea eta Israelgo Liga eta Kopa irabazi zituen. Ordutik aurrera punta puntan ibili da hala Ligan nola Kopan.