Lorenzo Luis Yanguas
Lorenzo Luis Yanguas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fitero, 1882ko irailaren 5a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Fitero, 1946ko uztailaren 27a (63 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Lorenzo Luis Yanguas (Fitero, 1882ko irailaren 5a - ib., 1946ko uztailaren 27a) nafar musikari eta musikagilea izan zen. Fiteroko Musika Bandaren zuzendaria izan zen, eta oso musikagile emankorra, 500 obra inguru ondu baitzituen: 30 pasodoble, 11 bals, martxak, foxtrotak, mazurkak, polkak, tangoak, txotisak, kalejirak, musika erlijiosoa eta baita antzerki lan bat ere. Rosita, ¡Viva Alcanadre!, Filván, La píldora de Tomás, Baila, Nicolasa, El riego de la viña, La Mañica, Viva la Pepa, Lejía castejonera, El vino de Fitero, No sabes dónde has nacido, Sube y baja, María, La Primavera eta Mercedes la Molinera dira aipagarrienak.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Luis, Lorenzo de. Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-3-26).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Estornés Lasa, Mariano; Sánchez Ekiza, Karlos Luis Yanguas, Lorenzo, Auñamendi Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
- (Gaztelaniaz) Lorenzo Luis Yanguas, Fitero (1882-1946), lorenzoluisyanguas.jimdofree.com