Lillien Blanche Fearing
Lillien Blanche Fearing | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Davenport, 1863ko azaroaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Eureka Springs (Arkansas), 1901 (37/38 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Home Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Northwestern University Pritzker School of Law (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta abokatua |
Lillien Blanche Fearing (Davenport, 1863ko azaroaren 27a – Eureka Springs, 1900eko abuztuaren 13a) abokatu eta poeta estatubatuarra izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Davenporten (Iowa) jaio zen 1863an. Bost edo sei urte zituela beste haurrekin jolasten ari zela istripu baten ondorioz ikusmena galdu zuen.
8 urte zituela, lehen poema argitaratu zuen, eta 12 urte zituenerako bere poemak aldizka agertzen ziren Boston Transcript-en[1].
Vintoneko itsuentzako ikastetxean ikasi zuen 1884ra arte[2].
Lau urte geroago Chicagora joan zen Unioneko Zuzenbide Unibertsitatean ikastera eta 1890ean lizentziatu zen. Fearingen ahizpa eta ama izkribu-kopiatzaile gisa aritu ziren ikasten zuen bitartean. Ikasle on bihurtu zen eta poesia idazten ere hasi zen. 1890ean lizentziatu zirenean bekaren saria partekatu zuten lau ikasleetako bat izan zen. Urte hartan saria irabazi zuen emakume bakarra izan zen[3].
Chicagoko bulegoan jardun zuen abokatua.
1900eko abuztuaren 13an hil zen Eureka Springsen (Arkanzas)[1] hirugarren liburua, Mildred izenekoa, argitaratu ostean.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- The Sleeping World, and other Poems (1887)
- In the City by the Lake (1893)
- Mildred (1901)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Ingelesez) McMaster, MaryKate. «Fearing, Miss Lillian Blanche» Woman of the Century (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Ingelesez) «Lillien Blanche Fearing» Strangers to Us All: Lawyers and Poetry (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Ingelesez) «Lillian Blanche Fearing» Woman of the Century (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).