Layli Miller-Muro
Layli Miller-Muro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Washington College of Law (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta aktibista |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Bahá'í fedea |
Layli Miller-Muro (Bashir, 1972ko martxoaren 24a) estatubatuar abokatu eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista da. Tahirih Justizia Zentroaren sortzaile eta zuzendari exekutiboa da. Emakumeen kontrako indarkeria desberdinak salatzen ditu, besteak beste, bortxaketa, emakumeen genitalen mutilazioa, indarkeria, giza salerosketa eta ezkontza behartua.[1][2]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1997an, Matter of Kasinga-ren parte zenean, Estatu Batuetako aurrekari nazionala ezarri eta asilo legea aldatu zuen kasu ospetsu batekin. Fauziya Kassindja, 17 urteko neska bat, Togotik alde egin zuen behartutako ezkontza poligamiko baten beldurrez eta emakumezkoen mutilazio genitalaren beldurrez, 1996an eman zion asiloa AEBetako Immigraziorako Apelazio Batzordeak.[3] Erabaki honek generoaren araberako jazarpena asilorako arrazoi gisa aitortzeko ateak ireki zituen. Berak eta Kassindja kasuari buruzko liburua idatzi zuten elkarrekin Do They Hear You When You Cry?/Negar egiten duzunean entzuten zaituztete? (Delacorte Press, 1998).
Miller-Muro AEBetako Justizia Saileko, Immigrazioko Apelazio Batzordeko abokatu-aholkularia izan zen eta ondoren, Arnold & Porter-en abokatua izan zen, non nazioarteko auzietan jardun zuen.[4] Ondoren, Tahirih Justizia Zentroa sortu zuen. [4]
Tahirih,[5] [6] irabazi-asmorik gabeko enpresak 6 lange izatetik 70 baino gehiagora pasatu da, bulegoak Houston, Baltimore eta San Frantziskon zabalduz.[7] Bere kudeaketa egokia eta programa berritzaileak aintzat hartuta, Miller-Muroren gidaritzapean, Tahirih-k The Washington Post Award for Management Excellence [8] irabazi zuen eta Stanford Social Innovation Review-en pro bono zerbitzuen erabilera berritzaileagatik aitorpena lortu zuen. [9]
Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2015ean American Mothers Inc-ek urteko DC Young izendatu zuen.[10]
- 2014an The Huffington Post-ek Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko 50 emakume buruzagi erlijioso boteretsuetako bat ere izendatu zuen.[11]
- 2013an, Northern Illinois Unibertsitatearen eskutik honoris causa doktoretza jaso zuen.[12]
- 2012an, Newsweek/The Daily Beast-en munduko 150 emakume adoretsuenen artean izendatu zuten.[13]
- 2012an, Diane Von Fürstenberg Herriaren Ahotsaren Saria.[14]
- 2012an, Goldman Sachsen 100 Ekintzaile Berritzaileenen zerrendan sartu zen.[15]
- 2010ean, Smart CEO Brava! Emakumeen Enpresa Lorpen Saria.[16]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 104th Commencement Program, American University, Winter 1997
- ↑ «Tahirih Justice Center» www.tahirih.org.
- ↑ «The Spiritual Defender « Foundation for a Just Society» www.fjs.org.
- ↑ a b «Staff « Tahirih Justice Center» www.tahirih.org.
- ↑ «About Us « Tahirih Justice Center» www.tahirih.org.
- ↑ «2016 Impact Report» www.tahirih.org.
- ↑ «Locations « Tahirih Justice Center» www.tahirih.org.
- ↑ «The Washington Post Award for Excellence in Nonprofit Management | Center for Nonprofit Advancement» www.nonprofitadvancement.org.
- ↑ «The Power of Many (SSIR)» www.ssireview.org.
- ↑ «2015 State Young Mothers of the Year» American Mothers, Inc..
- ↑ «50 Powerful Women Religious Leaders To Celebrate International Women's Day» The Huffington Post 8 March 2014.
- ↑ «Noted advocate for immigrant women to receive honorary NIU doctorate at May 10 graduation» NIU Today.
- ↑ «Newsweek and The Daily Beast Honor» The Daily Beast.
- ↑ «Oprah and Jaycee Dugard honored at the DVF Awards» Yahoo News.
- ↑ «Layli Miller-Muro Wins 2012 Goldman Sachs Award « Tahirih Justice Center» www.tahirih.org.
- ↑ «SmartCEO magazine - Required reading for growing companies» SmartCEO magazine - Required reading for growing companies.