Lankide eztabaida:Mgaraizabal
Ongi etorri, Mgaraizabal, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--LainobeltzBot (eztabaida) 17:58, 5 azaroa 2021 (CET)
«Fariba Sheikhan» artikuluko atal bat ezabatu dut[aldatu iturburu kodea]
Kaixo! «Fariba Sheikhan» artikulutik, «Gustuak eta ametsak» atala ezabatu dut, ez zuelako eduki entziklopedikorik. Eduki hori, berez, ez zen entziklopedia baterako egokia; blog baterako-edo bai, ordea...
Beste tokiren batean jarri nahi baduzu, eduki hori ez dago behin betiko galduta, artikuluaren historian gordeta geratu baita.
Edozertan laguntza behar izanez gero, esan lasai. Ahal duguna egiten saiatuko gara. Ondo izan.
Xabier Armendaritz 2022-03-08, 10:40 (UTC)
Eskerrik asko El Prado Editatonan parte hartzeagatik...[aldatu iturburu kodea]
... Eta gustatuko litzaiguke zu inkesta hau betetzea '
- jardueraren balorazioa ezagutzea
- zure wikimedista-lanaren jarraipena egitea.
Irakurri hemen ekitaldiaren kronika.
Eskerrik asko parte hartzeagatik eta hainbeste lana generOreka lortzeko egiteagatik! Mentxuwiki (eztabaida) 16:24, 18 apirila 2023 (CEST)
Gehiegizko kategorizazioa[aldatu iturburu kodea]
Kaixo! Ikusi dut Miren Meaberen artikuluan gehiegizko kategorizazioa egin duzula. Adibidez:
1
- Alkateak
- Emakume alkateak
- Arabako alkateak
- Euskal Herriko alkateak
- Euskal Herriko emakume alkateak
2
- Politikariak
- Emakume politikariak
- Arabako politikariak
- Euskal Herriko politikariak
3
- Aktibistak
- Emakume aktibistak
- Euskal Herriko aktibistak
Lehenengo multzoan, soberan zeuden «Alkateak», «Emakume alkateak» eta «Euskal Herriko alkateak». Batez ere lehenengoa («Alkateak» kategoria) dago soberan. Zergatik? Bada, multzo horretako gainerako kategoria guztiak «Alkateak» kategorian sartuta dauelako. Hau da, kategoria horien bidez, artikulua dagoeneko sartuta dago «Alkateak» kategorian. Era berean, «Euskal Herriko emakume alkateak» kategoriaren bidez, artikulua sartuta dago «Emakume alkateak» kategorian. Eta hala «Euskal Herriko emakume alkateak» nola «Arabako alkateak» kategorien bidez, artikulua sartuta dago «Euskal Herriko alkateak» kategorian.
Bigarren multzoan, arrazoi beragatik, soberan zeuden «Politikariak» eta «Euskal Herriko politikariak» kategoriak.
Hirugarren multzoan, arrazoi beragatik, soberan zegoen «Aktibistak» kategoria.
Guztiok ikasten dugu elkarrengandik, eta nik ere ez nekien gauza asko ikasi dut zuk idatzitako artikulu hori irakurrita. Eskerrik asko!
Besarkada bat, eta segi wikipediagintzako lan bikain hori egiten.
Xabier Armendaritz 2023-08-23, 10:33 (UTC)
WikiEmakumeok DOnKumentala[aldatu iturburu kodea]
Datorren azaroaren 14an WikiEmakumeok elkartearen genealogia posibleetako bat kontatzen duen dokumentala estreinatuko dugu.
Esteka honetan, mundu mailako estreinaldiaren informazio guztia. Estreinaldiaren ondoren, dokumentalerako esteka bit.ly/wikiemakumeok helbidean egongo da.
Eskerrik asko proiektu honen parte izateagatik!