Josune Igoa Frantxes naiz, Iruñean jaio nintzen 1958koabenduaren 24ean. Artean Bertizen bizi ginen eta bost urte nituenean aitatxi-amatxiren etxera eraman ninduten, Azpilkuetara, han eskolara joatea errazagoa zelako. Nire familia Irunera joan zen aitaren lanagatik eta hamar urte nituenean neu ere bertara joan eta Pio Baroja Institutuan[1] egin nuen Batxilerra. Hamasei urterekin hasi nituen irakasle izateko ikasketak eta bitartean ikaskideen artean antolatutako euskara eskolatanalfabetatu nintzen. 1978an hasi nintzen lanean Getariko Herri Eskolan[2] eta ondorengo urtetan hezkuntza eta hizkuntzarekin zerikusia duten lan ezberdinetan aritu naiz.
2019anjubilatu nintzen... baina ez naiz erretiratu, jubilatu ondoren ordutegi malguarekin eta gustuko lanak bakarrik egiten ditut:
Lartaun Abesbatzan kantatzen dut, kontralto taldean, badakizue beste ahotsek melodia kantatzen duten bitartean sostenituz, bemolez eta erritmo aldaketez betetako zatia kantatu behar dutenak.
Mintzanet egitasmoan parte hartu dut Bidelagun bezala.
Irratia eskolan erabiltzeko materiala bildu eta sailkatu ondoren Eskola Irratia sitean[3] gunean behar duenaren esku jarri ditut.
Oiartzungo WikiEmakumeok proiektuan parte hartzen dut sarrerak sortuz, hobetuz eta, batez ere, itzulpenak eginez.