Lankide:Gotzon/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jorge Amado (Brasildar portugesa: Jorge Leal Amado de Faria) (Itabuna, 1912ko abuztuaren 10a - Salvador de Nahia, 2001eko abuztuaren 6a) brasildar idazle modernista eta politikari bat izan zen.[1] Brasilgo autore garaikide garrantzitsuenetako bat izan zen, eta berrogeita hamar bat hizkuntzatara itzuli da haren obra. Haren sorkuntzek ospe handia izan zuten bere herrialdean, eta askotan egokitu dira antzerkira, zinemara eta telebistara.[2] Bere 49 lan literarioetatik nabarmentzen dira Dona Flor e seus dois maridos, Tieta do Agreste eta Gabriela, cravo e canela.

Brasilgo elite intelektual komunistaren parte izan zen, eta Brasilgo Alderdi Komunistako diputatu federala izan zen. Bere kontakizunetan, Amadok herrialde alaia eta baikorra deskribatu zuen, nahiz eta, aldi berean, desberdintasun sozial eta ekonomiko handiak izan.[3]

Brasilgo literaturaren izen ospetsuenetako bat da. Brasilgo Letren Akademiako kide izan zen berrogei urtez, 1961etik hil arte.[4] Bakearen Lenin Saria jaso zuen (1951), Cino del Duca Munduko saria (1990), Luís de Camões saria (1995) eta, post mortem, Brasilgo Kultura Merituaren Ordenako Gurutze Handia (2012). Liburu gehien saldu dituen bigarren autore lusofonoa da, Paulo Coelhoren atzetik.[5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

João Amado de Faria lur jabearen eta Eulalia Lealen semea izan zen; hiru anaia izan zituen: Jofre, Joelson eta James.[6] Jaiotza agirian adierazten da Itabunan (Bahia) jaioa zela, baina zenbait biografok zalantzan jartzen dute datu hori, haren erditzea familiaren etxean gertatu baitzen: Auricídia finka, 1912an Pirangiko barrutiaren parte zena, Ilhéusko udal mugapean.[7] Handik urte batzuetara, barruti hori Itajuípe herrian sartu zen. 1913an, baztanga izurri batek bere familia kakao landaketa uztera behartu zuen, eta Ilhéusera joan ziren bizitzera. Han bizi izan zen Jorge haurtzaroko zati handi batean, eta zenbait eleberriren inspirazio iturri izan zen.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Portugesez) «Jorge Leal Amado de Faria» CPDOC - Centro de Pesquisa e Documentação de História Contemporânea do Brasil (web.archive.org) 2023-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  2. (Portugesez) Fernandes Alves, Alessandro. (2013). «Jorge Amado: sua trajetória e a relação de sua obra para com a TV» Travessias Interativas (web.archive.org) 3. bol., 5. zk.: 134-143. or.. ISSN 2236-7403. (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  3. (Portugesez) Bambirra, Vania. (2021-11-14). «A literatura social de Jorge Amado» marxists.org (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  4. Perfil do Acadêmico. Académia Brasileira de Letras.
  5. (Portugesez) «Jorge Amado» Academia Brasileira de Letras (web.archive.org) 2023-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  6. (Portugesez) «Clássicos de Jorge Amado adaptados para cinema, TV e teatro» Rede Globo (web.archive.org) 2012-08-10 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  7. (Portugesez) «Jorge Amado - Biografias» UOL Educação (web.archive.org) 2015-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  8. (Portugesez) D'Angelo, Biagio (ed.); Rios da Silva, Márcia (ed.). (2013). Cacau, vozes e orixás na escrita de Jorge Amado. Porto Alegre: EDIPUCRS ISBN 978-8539702657. OCLC .861505529.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]