Koreografia
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5a/Swanlake014.jpg/300px-Swanlake014.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c7/%22%D0%A1%D1%8F%D0%B9%D0%B2%D0%BE%22_-_%D0%B7%D1%80%D0%B0%D0%B7%D0%BA%D0%BE%D0%B2%D0%B8%D0%B9_%D0%B0%D0%BC%D0%B0%D1%82%D0%BE%D1%80%D1%81%D1%8C%D0%BA%D0%B8%D0%B9_%D1%85%D0%BE%D1%80%D0%B5%D0%BE%D0%B3%D1%80%D0%B0%D1%84%D1%96%D1%87%D0%BD%D0%B8%D0%B9_%D0%BA%D0%BE%D0%BB%D0%B5%D0%BA%D1%82%D0%B8%D0%B2._05.jpg/300px-%22%D0%A1%D1%8F%D0%B9%D0%B2%D0%BE%22_-_%D0%B7%D1%80%D0%B0%D0%B7%D0%BA%D0%BE%D0%B2%D0%B8%D0%B9_%D0%B0%D0%BC%D0%B0%D1%82%D0%BE%D1%80%D1%81%D1%8C%D0%BA%D0%B8%D0%B9_%D1%85%D0%BE%D1%80%D0%B5%D0%BE%D0%B3%D1%80%D0%B0%D1%84%D1%96%D1%87%D0%BD%D0%B8%D0%B9_%D0%BA%D0%BE%D0%BB%D0%B5%D0%BA%D1%82%D0%B8%D0%B2._05.jpg)
Koreografia ballet baten pauso, mugimendu eta irudien multzoari esaten zaio; baita ere ballet baten pauso, irudi eta jirabirak.[1] Koreografia Dantza eta balletetako mugimenduak sortu eta osatzearen artea da, edo arte horretako lan bakoitza. Koreografiak osatzen dituzten pertsonak koreografoak dira. Dantza edo gorputz-adierazpen baten pauso, irudi edo mugimenduak, aldez aurretik sortu eta pautatuak. Koreografiak osatzen dituzten pertsonak koreografoak dira.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Grezieratik datorren hitza: κορεια (koreia), «dantza»; eta γραφια (graphia), «grafia» edo «idatzia».
Koreografia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asko dira aipatu daitezkeen koreografia motak:
- Bakarkakoa
- Taldeko koreografia: ohikoena da mundu osoan. Taldekoa izateko bi pertsona baino gehiago izen behar dira. Normalean koreografo batek antolatzen eta zuzentzen ditu taldeko mugimenduak.
- Koreografia nagusia: dantzari nagusiak bakarka egiten duena.
- Folklorikoa: dantza kolektiboak izaten dira, herri baten tradizioan oinarrituta.
- Historikoa: gertatutako egoera bat berreskuratzen da.
- Simetrikoa: eszena orekatsua da, bi aldetakoek mugimendu berdinak egiten dituzte.
- Asimetrikoa: bi aldetan koreografia desberdinak egiten dira.
- Espazio partzialekoa: eszenatokiaren espazio bat bakarrik erabiltzen duena.
- Distributiboa: nolabait bi multzo daude: dantzari nagusiak edo nagusiek ekintza batzuk egiten dituzten bitartean, talde nagusiak haien aldetik dantzatzen dute. Nagusiek noizbehinka beste taldearekin egiten dute bat.
Euskal Herriko koreografia zentroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Muelle3, sorkuntza eta dantzaren espazioa. Bilbo. Web: http://muelle3.wordpress.com
- La Faktoria Choreographic Center. Iruñea. Web: https://www.lafaktoria.org/
- Dantzalabea. Barakaldo. https://www.facebook.com/dantzalabea
- Dantzagunea. Sormena zentroa. Errenteria. Web: http://www.dantzagunea.net