Jose Luis Azkue
Jose Luis Azkue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1930eko irailaren 15a (93 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | pianoa akordeoia |
Jose Luis Azkue Aginagalde (Oiartzun, 1930eko irailaren 15a - ), musikari oiartzuarra da. 1930eko irailaren 15ean jaio zen Oiartzungo zortzi senideko familian. 17 urterekin aldatu zen Irunera, eta kontserbatorioan berandu hasi bazen ere, urtebetean pianoko 6 ikasturte eta solfeoko 3 gainditu zituen. Luis Marianoren pianista izateak egin zuen ezagun, han eta hemen, bakarka, urte askotan jardun bazen ere. Zuzeneko musikaliaren gainbeherarekin Irunera itzuli eta Alambique tabernaren jabea izan zen.