Wikipedia, Entziklopedia askea
José Armendaritz Perurena (Ribaforada, 1670 – Madril, 1740), Castelfuerteko markesa, militar eta politikaria izan zen.
Armadan karrera egin zuen, Flandrian, Italian eta Portugalen borrokatuz. Santiagoko zalduna zela, markeserria lortu zuen. 1723an Gipuzkoako gobernadore eta kapitain jenerala zela, Peruko erregeorde izendatu zuten. Hamabi urte eman zituen Amerikan Iberiar Penintsulara itzuli baino lehen.
- Alberto Tauro del Pino. Enciclopedia Ilustrada del Perú. Lima: PEISA, 2001.