Haurra zenean, artean Soraluzen bizi zela, antzerkigintzaren harra barruraino sartu zitzaion, baina ez zuen garatzeko lekurik izan Bilbora ikastera joan zen arte.[3]
Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen kazetaritzan. Hirugarren mailan zegoela eman izena eman zuten berak eta Ana Meabe bikotekideak Basauriko antzerki eskolan. Aurretik bazekiten antzerki-mundua gustukoa zutela, nahiz eta ez izan lotura handirik antzerkiarekin, baina ikastaro hark guztiz harrapatu zituen; eskola-saio bat bera ere ez zuten galdu.
Azken urtean zirela, Maskarada antzerki taldeko Carlos Panera hurbildu zen eskolara, obra bat prestatzen ari baitzen: Ernesto izatearen garrantzia. Bi aktore hartu zituen: Eneritz Artetxe eta Oregi. Horrela sartu zen Maskaradan.[3]
Hainbat lanetan aritu izan da Ez Dok Hiru konpainian ere (hau ere Tartean Teatroa ekoizlean integratuta), Gorakada konpainian, eta beste batzuetan gehienetan zuzendari edota gidoilari gisa, baina batzuetan aktore gisa ere bai.[3]
2008an Ana Meaberekin, emaztearekin, sortu nuen Marie de Jongh antzerki taldea. Mikel Martinezek utzitako garaje batean hasi ziren ,38 urte eta bi ume zituztelarik. Obra bat sortu zuten, eta Gijongo Arte Eszenikoen Europako Azokan, umeentzako arte eszenikoen ferian, obrarik onenaren saria irabazi zuten. Bultzada izugarria izan zen hura bide horretan jarraitzeko
«
Askotan esaten didate zuzendaria naizela, baina nik neure burua egile edo autore bezala ikusten dut; neuk asmatutako istorioak gehiago dira besteenen moldaketak baino. Niretzat oso zaila da zuzendaria eta egilea bereiztea. Joel Pomeradek ikuskizunen idazle gisa deskribatzen du bere burua, eta nik ere horrela ikusten dut neure burua. Niretzat, zuzentzea eta idaztea; biak bat dira.
Ana Meaberekin haurrentzako antzerkia lantzen duen Marie de Jongh konpainia sortu zuten 2008an.[5] Konpainiaren leloa "Haur antzerkia helduentzat, eta antzerki heldua haurrentzat" da. Beren lehenengo antzezlanak "Zer duzu, negarrez, Marie?) FETEN saria lortu zuen 2008an bertan Gijonen.
Haurren aurkako indarkeria, pertsona adinduen bazterketa, maitasun homosexuala, animaliekiko tratu txarrak, askatasuna eta beste hainbat gai jorratu dituzte lanotan. Oregiren zuzendaritzapean beti, bera baita konpainiako ikuskizun guztien sortzailea eta zuzendaria.[1] Ordutik, Alabatxo; Robot maitea; Kibubu; Amour; eta Izar obrak aurkeztu dituzte. 2018an Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Espainiako saria eman zioten konpainiari, bere ikuskizunetan ageri den «gizartearekiko konpromiso etengabeagatik». Espainiako Kultura Ministerioak ematen du sari hori.[1][6]
“Pinocchio” (La Baldufa konpainia). Zuzendaria. FETEN 2015 sariak ikuskizunik onenari eta zuzendari onenari
Gidoigile eta zuzendari: “Kibubu. FETEN 2014 Sariak: Karakterizazio onenari eta Aktore onenari. Tournesol 2015 Saria: Familiarentzako ikuskizunik onenaren saria. AVIGNON OFF jaialdia.
Gidoigile eta zuzendari izan zen “Alabatxo/Querida hija” antzezlanean. Interpretazioak bi sari irabazi zituen: Ikuskizun onena FETENen 2012an eta Larruzz saria 2012an konpainia berri onenari.
Gidoigile eta zuzendari izan zen “AMOUR” antzezlanean. Obrak Ercilla saria jaso zuen 2015ean urteko euskal ekoizpen onenari eta ikuskizun onenarena FETENen 2014an ere bai.[7]
Oso ume txikientzat zen “Max Txikia / Pequeña Max” obra (Arena en los bolsillos konpainiarekin).
“Humanos” Emakumezko interpretazio onenaren saria FETENen 2010.
2006: “Robin eta Hood – Robin y Hood” gidoigile eta zuzendaria. Premio al mejor espectáculo y Mejor dramaturgia (Festival Internacional de teatro infantil de Gijón FETEN 2006)
2004: Premio a la mejor dirección (Festival Internacional de teatro infantil de Gijon FETEN 2004), Mejor puesta en escena (Festival de Títeres de Albaida, Valencia) y Mejor espectáculo de la temporada teatral 2004-2005 (Premio Imagina, Nerja -Málaga). Stevenson-en "Altxorraren uhartea / La Isla del Tesoro" eleberriaren txotxongilotarako egokitzapenarekin.
Serantes sariko accesit-ak irabazi zituen helduentzako bi antzezlan hauekin: "Ezin dut egia esan/Las dos verdades" eta “Ni naiz Hector, ni bakarrik”. Antzezlanok ArtezBlai argitaletxearekin argitaratu eta zuzendu zituen gero. [17]