John Herman Randall, Jr.
John Herman Randall, Jr. | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Grand Rapids, 1899ko otsailaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 1980ko abenduaren 1a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Morris High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
John Herman Randall, Jr. (Grand Rapids, Michigan, 1899ko otsailaren 14a - New York, 1980ko abenduaren 1a) Estatu Batuetako historialaria eta filosofoa izan zen.
Columbiako Unibertsitatean historiako ikasketak egin ondoren, bertako irakasle izan zen 1921etik aurrera. Bere lan nagusietako bat The Western Mind (1924, bi liburuki; Mendebaleko pentsaera). Filosofiari eta filosofiaren historiari buruzko lan garrantzitsuak idatzi zituen: The Making of the Modern Mind (1924-1926, bi liburuki; Pentsamendu modernoaren bilakaera), Career of Philosophy in Modern Times (1962-1965, bi liburuki).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.