Jimmy Vicaut (Bondy, Seine-San Denis, 1992kootsailaren 27a) 100 eta 200 metrotan espezializatutako sprinter frantziarra da. 100 metroko lasterketan, 9,86 segunduko marka pertsonala, Europako atleta guztien artean bigarren denborarik azkarrena da. 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen 4x100m-ko errelebo proban frantziako taldearekin. Urtebete lehenago, 2011an, proba berean, zilarrezko domina lortu zuen Daegun egin zen Munduko Txapelketan. Europako Txapelketei dagokienez, urrezko domin bat du aire librean (2010 Bartzelonan) 4x 100m-ko proban eta beste bat pista estalian 60 metroetan 2013an Göteborg-en. Gainera 3 zilar eta 2 brontze lortu ditu bere ibilbide profesionalaren zehar.