Jenni Alvarado
Jenni Alvarado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1981eko abenduaren 10a (42 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Jenni Alvarado Rodilla (Durango, Bizkaia, 1981eko abenduaren 10a) irakaslea eta artista da. Bere proiektu artistikoak pinturaren inguruan garatu ditu batez ere. Aldi berean, ikus-entzunezko hainbat lan egin ditu, eta horrek elkarrizketa sortu dio bi lengoaien artean.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2018 eta 2019 artean pintura masterra egin zuen unibertsitate berean. Gasteizko institutu bateko irakaslea da.[2]
Bere proiektuak marrazketaren eta pinturaren inguruan garatu dira eta, azken urteotan, ikus-entzunezko formatua bere sorkuntza prozesuaren parte da. Gainera, lehen baliabide piktoriko gisa darabilen eskulturak, gero eta presentzia handiagoa du bere lanaren konfigurazioan.[3]
Artista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2010ean Ertibil Bizkaian parte hartu zuen eta 2011n Clone Magazine-ilustrazio bereziarekin kolaboratu zuen. 2020an BilbaoArte Fundazioaren hiruhileko ekoizpen artistikorako bekaren bidez, totem faltsua lantzen jarraitu zuen, 2021ean instalazio-eremuko proiektu bat garatu zuen, 'Rotoscópica' izenarekin, sormen-prozesuaren beraren jitoan oinarrituta.
Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2021ean Bilboko Rekalde aretoan Bizkaiko Foru Aldundiaren "Barriek 2021" erakusketa programa barruan, Objeto ritual izenburupean.[4][5][6]
- 2024ko otsailearen 2tik martxoaren 17ra Durangoko Arte eta Historia Museoan[7] Arketipoak izeneko erakusketa, material folklorikoan oinarrituta.[3][8][9][2][10]
Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lularen abenturak (2018).[11]
Sariak eta aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2015ean Eusko Jaurlaritzaren beka lortu zuen Simbología para un trayecto pictórico lana burutzeko.
- 2019an Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta bisualen beka lortu zuen Objektu erritualaren eta totem faltsuaren inguruan lanean jarraitzeko.
- 2020an BilbaoArte Fundazioaren bekaren bidez, totem faltsua lantzen jarraitu zuen.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ JENNI ALVARADO | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Legorburu, Javier García. (2024-02-16). ««Los arquetipos transforman a las personas con pinturas»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- ↑ a b «Gaur irekiko ditu ateak Jenni Alvaradoren 'Arketipoak' erakusketak - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- ↑ «La durangarra Jenni Alvarado inaugura el programa foral de exposiciones ‘barriek 2021’» durangon.com 2021-07-26 (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
- ↑ «Sala Rekalde inicia el programa barriek 2021 con la exposición de Jenni Alvarado» Tele7 2021-07-26 (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
- ↑ «Exposición de Jenni Alvarado» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-06-14 (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
- ↑ «Durangoko Arte eta Historia Museoa» www.durangomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) DURANGON. (2024-02-14). «Jenni Alvarado muestra sus 'arquetipos' en el Museo de Durango» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2024-02-02). «'Arketipoak', Jenni Alvaradoren erakusketa» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
- ↑ «“Helburua ez da margora heltzea bakarrik, prozesu luzea ibiltzea baino, bertan gauza asko gertatzen delako” - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- ↑ «Jenni Alvarado-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jenni Alvaradok formatoak dantzan jartzen ditu Eitb kultura. 2021.09.10
- Elkarrizketa: “Helburua ez da margora heltzea bakarrik, prozesu luzea ibiltzea baino, bertan gauza asko gertatzen delako” , Anboto.org 2024.02.16